Astebete Abeletxen eraikitzen diren 57 bizitokiak esleitzeko prozesuan parte hartu eta eskabideak aurkezteko epea

23.09.13
Hirigintza

Astebete. Astebete besterik ez ofizialki Abeletxen eraikitzen diren 57 bizitokiak esleitzeko prozesuan parte hartu ahal izateko eskabideak aurkezteko epea hasteko. Prozesu horren inguruan interesa biztu da herrian, egoten dizkiguten galderen arabera. Bere momentuan Ermuaren eta etxebizitza alokairuan hartzearen aldeko erabakia hartu zuten eskatzaileekin harremanetan jarri da Etxebide, Abeletxeko 57 bizitokiak esleitzeko prozesuaren baitan. Etxebizitzaren euskal Zerbitzuak irailean zehar eskutitza bidali die bere egunean Ermuaren eta alokairuko etxebizitza hartzearen aldeko erabakia egin zuten pertsonei, aldez aurretik betetakoa agiria erantsiz, jasotzaileek ados egon eta promozio horretan parte hartzeko interesik badute sina eta bueltatu dezaten. Eskutitz hartzaileek lau bide dituzte sinatutako idatzia Etxebideri bueltatzeko, hain zuen ere, postaz bidaltzea –ziurtagiriz eta jaso izanarekin egitea gomendatzen da-; on-lineko bideaz baliatzea, edo eskura eramatea, herrian eta Konbentukua kalean dugun Abiapuntu bulegora eraman eta entregatuaz edota gauza bera eginez Etxebizitza Sailak Gran Via 85ean duen Lurralde Ordezkaritza bulegoan. Agiria sinatua bueltatzeak promozioan parte hartzeko prest eta ados daudela adierazi nahi du eta, hori ez egiteak, aldiz kontrakoa, promozioari uko egiten diotela hain zuen ere. Ondoren, eskabide aurkeztu beharko dute irailaren 30etik –datorren astelehenetik- pean, biak barne.

Inskribatu eta gainerako izapideak herriko Abiapuntu bulegoan egin ahal izango ditugu, beste inora joan beharrik gabe, Eusko Jaurlaritzarekin sinatutako hitzarmenari esker.

Alokairuen kasuan araudi aldaketa egin zen iaz eta, une honetan, etxebizitza edo bizitokiak ez dira zozketa bidez esleitzen baizik eta baremazioa egiten da. Hori horrela, espedientearen antzinatasuna, eskatzaileek erroldan duten egoera, bizitza-unitatearen egoera, diru-sarrerak, eta beste hainbat gauza kontutan hartzen dira. Baldintza guztiak Etxebizitza, Obra Publiko eta Garraio Sailburuaren 4811 Aginduan, urriaren 15ekoan, zehazten dira, etxebizitza-eskatzaileen erregistroari eta babes ofizialeko etxebizitzak nahiz araubide autonomikoko zuzkidura-bizitokiak esleitzeko prozedurei buruzkoan. Agindu hori 2012ko urriaren 31ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariko 211. alean argitaratu zen.

Abeletxeko 57 zuzkidura-bizitoki esleitzeko prozedurari hasiera eman zion, Enplegu eta Gizarte politiketako sailburuaren 2887 Aginduak, ekainaren 14koak. Agindu hori 2013ko ekainaren 25eko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariko 120. alean argitaratu zen.

Zerikusia duten albisteak

Lotutako albisteak

Imagen
23.06.25
Orbe Kardinalaren plazako pergolaren estalkia hobetzeko lanak

Bihar hasi eta bi aste iraungo dute lanak: beirazko panelak aldatu, profilak garbitu eta estalkia zigilatuko da
Imagen
18.06.25
Ekintza bandalikoak jasan dituzte Zerukoako igogailuak eta Ongaraiko bainu publikoak

Bi ondasunak konpontzeak 6.600 euro baino gehiagoko kostua izango du
Imagen
Previo_apertura_variante_sallabente_4
13.06.25
Aldundiak ibilgailu astunak desbideratzeko trafiko-azterlana aurkeztu du

Udalak eta Ermuko Saihesbidea herri plataformak emaitzak bertatik bertara ezagutzeko aukera izan dute ostiral honetan