Eraikinen errehabilitazioaren inguruko hitzaldia informatiboa doan

25.09.13
Hirigintza

‘Spara’ Sozietate Kooperatibo ermuarrak –errehabilitazio eta jasangarritasuna- informazioa emateko jardunaldia antolatu du ostiralerako, zeina doan izango den parte-hartzaileentzako eta gure herrian egingo den. Jardunaldiaren ardatza eta muina eraikinen errehabilitazio edo birgaikuntza izango da, eta zeregin horretan kontutan izan beharreko hainbat aspektu. Jardunaldia Izarra Centren gauzatuko da goizeko 10etatik eguerdiko 12etara bitartean. Saioan jabe-erkidegoko eraikinen errehabilitazioa, irisgarritasuna, energia eta goitik beherako birgaikuntza lanetan zentratuz. Eraikinen Azterketa Teknikoa, energia zertifikazioa eta diru-laguntza gaiak ere jorratuko dira. Jardunaldia finka administrarientzat pentsatuta badago ere, interesa izan dezaketen gainerako pertsonak ere onartuko dira. Izena emateko edo bertaratzeko asmoa dutenek 615 99 28 23 telefonora deitu edo info@spara.es postontzira idatz dezakete.

Eraikina birgaitzeko lanak koordinazioa eskatzen du, zuzenean edo zeharka zeregin horretan askok hartzen baitute parte: etxebizitzen jabetzak, toki administrazioak, finka administrariak, teknikariak eta sektoreko enpresak eta bere horiek langileak. Guztiok helburu berdina partekatzen dute: eraikinetako bizigarritasun baldintzak hobetzea. Zeregin horrek araudi tekniko propioa eta araudiak bezalako hainbat aspektu kontutan hartzea exijitzen du. Jardunaldian jabe-erkidegoen eraikinei aurre egiteko orduan kontutan hartu beharreko gauzak laburbilduko ditu.

Programa lasterbidez eta PDF formatuan uzten dizuegu, ordu eta gaien zerrenda ezagutu ditzazuen.

Ermua Innova ekimenean parte hartu duten bost ekintzaileek eraturiko kooperatiba

Spara, errehabilitazioa + jasangarritasuna izeneko sozietate kooperatiboa eratu berria da, zeina eraikinen mantenu eta errehabilitazio lanetan jardun nahi duen. Elena Calviño, Ricardo, Agurtzane eta Jon Paz anai-arrebek, eta Esther Larreategui dira kide eta eratzaileak. Eratu berri den enpresa hau Izarra Centre eraikinean dugun enpresa hazitegian kokatuta dago.

Taldeak errehabilitazio arloan esperientzia du eta baita proiektuak prestatu eta zehazten. Horien ustez ingurunea eta bizi-kalitatea hobetzeko bidea da errehabilitazioa eta beraiek gauzatutako proiektuen arrakasta bezeroek zehazten dituzte. Enpresak eraikin jasangarriak izateko proiektua gauzatzen dituzte, energia eraginkorra eta bizi-kalitatea hobetzeko arloei arreta berezia emanez.

Lotutako albisteak

Imagen
11.06.24
Betiondoko aparkaleku berria jada zabalik

148 plaza ditu, horietako bi minusbaliatuentzat. Jada ez dugu aparkatu bidearen erreian, zirkulazioa noranzko bikoitza berreskuratu duelako
Imagen
20.05.24
Zubiaurre eta Zerukoa arteko igogailu publikoa urteko azken hiruhilekorako prest egongo

Gaur hasi dira eraikitzeko lanak zuinketa-aktarekin eta obraren hasierarekin
Imagen
17.05.24
Lomi Power aparkalekuan behin behineko esleipendun izan direnen zerrenda

Zerrenda astearte honetan abonatu erregimeneko autoentzat egindako zozketa publikoaren emaitza da