‘Bularretik mintzora’ irakurketa klubak denboraldi berriari hasiera emango

01.10.13
Udal Liburutegia

Euskara Sailak eta Udal Liburutegiak antolatutako “Bularretik Mintzora” irakurketa kluben jarduerak denboraldi berriari hasiera emango dio urrian. Lehenengo saioa urriaren 19ko larunbatean izango da. Hiru eta zortzi urte bitarteko ume eta euren gurasoei zuzendutako irakurketa klub hauek orain dela 4 urte hasi ziren Ermuan antolatzen, harrera oso onarekin.

Ekimena bi adin tarteetan banatuta dago, lehena 3 eta 5 urte bitarteko umeentzako Irakurketa Kluba et, bigarrena 6 urtetik 8 bitarteko partaideentzat. Jarduera hilean behin eta larunbatean egiten da Lobianon. Goizeko 10:00etan 3 eta 5 urte bitarteko Irakurketa Kluba batzen da, eta 12:15ean 6 eta 8 urtekoa, eta euskaraz egiten da. Beraz, parte hartzen duten umeek eta ekimenean eurekin doazen helduek (amak, aitak, amamak, etab.) euskara hiztun izan behar dute. Doakoa bada ere, aldez aurretik eta urriaren 11a baino lehen izena eman behar da Liburutegian, plaza mugatuak direlako.

Saioen dinamizatzailea Galtzagorri Elkarteko Lur Korta izango da. Saio bakoitzean “liburu izarrak” aurkeztuko dira eta horiei buruzko proposamenak egingo dira, talde txikietan. Gainera, haurrek eta euren gurasoek beren “liburu gogokoenak” aurkeztu ahal izango dituzte.

Lotutako albisteak

Imagen
27.02.26
'Kakorratz-lanean eta solasean' jardueraren edizio berrirako izen-ematea zabalik

Martxoaren 12ra arte udal Liburutegian eta harremanetan jartzeko bere ohiko bideen bidez
Imagen
23.02.26
Liburutegiak haurrentzako tailer berria antolatu du eta izen-emateak ireki

'Natura zure eskuan' titulua du eta izen-emateak martxoaren 2ra arte zabalik
Imagen
20.02.26
Kulturak XXXII. Ermua Hiria literatur lehiaketa deitu du

Lanak maiatzaren 3ko 23 orduak arte aurkeztu ahal izango dira