Zuntz Optikoko enplegu- eta trebakuntza-programa hamahiru partaidek ziurtagiri-diploma jaso dute

03.10.13
Ekonomi Sustapena

Zuntz Optikoko enplegu- eta trebakuntza-programa aste honetan amaitu da, parte hartzaileen kontratuak iraileko azken egunean agortzearekin batera. Hori horrela, astelehen goizean ikasle eta langile izan diren pertsonei diplomak banatzeko ekitaldia egin genuen Izarra Centre eraikinean. Ekitaldi horren buru izan ziren Eibarko Armagintza Eskolako zuzendari den José Luis Novoa ermuarra eta alkateorde eta Idazkaritza, Modernizazio eta Teknologia Berrien alorreko zinegotzi den José Luis Clemente. Parte hartzaileek zuntzo-optikoko osagai eta instalazioan ezagutzak jaso eta trebatu dira, sei hilabeteko kontratua izan baitute praktikatzeko. Ondorioz, eremu eta zereginen horretan ezagutza dutela egiaztatzen duen profesionaltasun ziurtagiria eskuratu dute. Novoa zuzendariak taldea zoriondu zuen “ikastaroa amaitu izanagatik eta lortutako gaikuntzagatik, lanbidea lor dezaten lagundu diezaakeelako”. Clementek, aldiz, bi ideia ekarri zituen gogora bere hizketaldian; “taldea lan merkaturatzeko eta horretan lehiatzeko momentu ona duela, heziketa eta eskarmentua duelako, aukerakoa izan daitekeelarik etorkizunari begira”. Eta, proiektua ez dela ikastaroarekin bukatu, zuntza hedatzeko aztertzen ari baitirelako hainbat herrik eta, aurrerantzean ere, aukera gehiago izango dituztelako”. Zinegotziak egindako ‘ahalegin eta ekarpenagatik’ eskerrak eman zizkien partaideei.

Partaideek sei hilabeteko lan kontratua izan dute gure udalarekin, “Telekomunikazio instalakuntzen muntaia eragiketak” izeneko trebakuntza moduluaren formazio atalean ikasitakoa praktikatzeko. Horren barne ziurtagiri profesionalaren 1ngo maila “Eraikinetan telekomunikazio eta elektroteknika instalazioak muntatzeko eragiketa laguntzaileak” izenekoa, zeina ‘Telekomunikazio instalazioen’ eremu zatikoa den, elektrizitate eta elektronika adar profesionalekoa. Trebakuntza ikastaroa 15 lagunek hasi zuten aurtengo udaberrian, horietatik Europa guztian lan egiteko gaitasun aitortzen dizkien diploma lortu izan dutelarik 13 kidek.

Trebakuntza prozesuak 180 ordu teoriko eta praktiketako beste 80 ordu barne hartzen zituen. Praktikak lanean egindako denborarekin baliokidetu izan dutelarik. Sei hilabete iraun duen lan kontratua eduki dute 15 kideetatik 10ek, Ermua eta Mallabirako Toki-enplegu Planaren baitan lanbidek eman duen diru-laguntzaz labiatuz, gure herrian zuntz-optikoako sarea egiten ditugun enpresa esleipendunekin akordioa lortuz, azken horiek soldatak osatu baitituzte. Trebakuntza eskualdean erreferentzia eta punta-puntako instalazio eta irakasleak dituen Armagintza Eskolak eman du, zentroak eta gure udalak gauzatu duten lankidetza oinarri izanik.

Enplegu eta trebakuntza programa honetan Ermua eta Mallabiko bizilagunek hartu dute parte, hasieran ikasle eta ondoren langile izan diren horiek bi udaletxe bietako kide mistoez osaturiko epaimahaiak hautatu genituelarik.

Lotutako albisteak

Imagen
16.05.25
Ziurgabetasunak eragiten al dio talentuari? Zenbateraino? Enpresa edo herri-administrazioetan maila berdinean?

Gai horiek jorratuko dira ekainaren 11 eta 12ko Ermua TalenTIC 2025 jardunaldietan, Izarra Centre-n
Imagen
28.04.25
Langile kopurua gehitu nahi baduzu edo lan bila bazabiltza...hemen duzu aukera

Enplegu-agentzia da irtenbidea; doako bitartekaritza-zerbitzua da, zeina hobetu egin duen
Imagen
04.04.25
HAZILAN +, laneratzeko programa

Kualifikaturik dauden pertsonentzako programa, enplegurako bi ibilbide dituena