Elkartasuna xede izango duen moda desfilea antolatu du EMOEk

14.11.13
Gizartea

Ermuko Merkatari eta Ostalarien elkarteak (EMOEk) moda desfilea antolatu, ekimenarekin biltzen den dirua herrian bultzatutako elkartasun proiektu batera bideratuko duelarik. Desfilea azaroaren 22ko ostiral gaueko bederatzietatik aurrera egingo da Ermua Antzokian eta horri ‘moda solidarioaren desfilea’ izena jarri diote.

Antolatzaileek moda eta osagarrien erakusleiho dinamikoa izango den jarduera antolatzea erabaki dute udazken eta neguko denboraldirako joera eta produktuak bezeroen aurrean agerrarazteko. Gainera ekitaldian erakusten den guztia eskura eta erosgai izanen dugu parte hartzen duten herriko dendetan bertan.

Sarrerak 2 euro balioko dute eta parte hartzen edo laguntzen duten establezimendu eta dendetan erosi ahal izango ditugu aldez aurretik edo ostiral horretan bertan sarreran. Ekimenarekin biltzen duten dirua herrian bultzatutako elkartasun proiektu batera bideratuko dute.

Horrez gain eta amu gisa, ikusleen artean 100 eurotako hiru erosketa taloi zozketatuko dituzte. Saria parte hartzen duten establezimenduetako produktuak erosi eta ordaintzeko erabili beharko dira.Establezimendu parte hartzaileak ondorengoak dira: Sagardui poltsak, El Armario de Natalia, Eder oinetakoak, Nina jostundegi italiarra, Cocoliso, Nane, Gutiérrez, Zapatxiki, Sferico, Senen bitxitegia eta Guipur lentzeria. Eta horiekin bat kolaboratuko dute Marfil, Malla eta Disdira ile-apaindegiak, Ocón argazki dendak eta Aixer argazki eta bideo etxeak.

Jarduerak Eusko Jaurlaritzaren Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo sailaren babesa du eta, baita ere, Ermuko gure udalaren.

Lotutako albisteak

Imagen
02.03.26
‘Story Time’ ingelesezko ipuin kontaketaren saio berria

Hurrengo larunbatean, arratseko 17:30etan, udal Liburutegian
Imagen
27.02.26
Zaurgarritasun egoerak detektatzeko koordinatuko dira Udala eta farmaziak

Udalak eta Elkargo Ofizialak lankidetza-hitzarmena sinatu dute premia soziosanitarioak detekzioa sustatzeko, irizpideak adosteko eta topaguneak sortzeko
Imagen
27.02.26
'Kakorratz-lanean eta solasean' jardueraren edizio berrirako izen-ematea zabalik

Martxoaren 12ra arte udal Liburutegian eta harremanetan jartzeko bere ohiko bideen bidez