Safeview eta Promosak zuzenduriko publizitate eta fidagarritasun zerbitzuak eskainiko ‘Puntu urdinean’

22.11.13
Ekonomi Sustapena

’Safeview’ enpresak eta herrian etxeetaraino zuntz optikoko sarea sustatu duen ‘Promosa’ sozietate publikoak akordioa egin dute zuzenduriko publizitate eta fidagarritasun zerbitzuak eskaintzeko. Ekimena telekomunikaziorako azpiegitura berriaren bidez eta horretan oinarriturik gauzatuko da, ‘Puntu Urdina’ izena jarri diotelarik. Horren arrazoietako bat da tresna lantzen hasiak direla herriko Merkataritza eta Ostalaritza Elkartearekin bat (EMOErekin), hainbat bilera egin eta horretatik zabal daitezke mezu eta edukien inguruan probak ere eginik. Jarduerari laster hasiera eman ahal izango zaiola aurreikusi da, hain zuzen operadoreak herrira etorri eta abonatu egiten diren herritarrei zerbitzuak ematen hasi bezain pronto.

Plataforma horren bidez Ermuan hirugarren sektorean dabiltzan denda, taberna eta establezimenduek, batik bat, erabiltzaile eta erosle interesdunei egokitutako mezu eta sustapen zehatzak bidali ahal izango dizkiote. Mezuekin batera norberari edo multzo zehatzei egokitutako promozio eta deskontuak egitea ere aurreikusten dutelarik.

Biek herritarron fidagarritasuna mantentzeko programa prestatzea dute aurreikusita, produktu eta ondasunak erosi eta zerbitzuak erabiltzen dituztenek sarituz, horiei emango dizkieten puntuen truke gerora gauzak eskuratu ahal izango dituztelarik, tokiko denda sarean bertan.

Proposamen berritzailea da eta mezuak hainbat plataforma eta euskarritarako baliagarri izateko lanean ari dira, hau da, gailu ezberdinetan jaso eta ikusi edo entzun ahal izateko (gailu deskodetzaileak, telefono argi deritzaten terminalak, tabletak eta ordenagailuak). Hori guztia zuntz optikoko udal sareak eskainiko dizkigun abiadura azkar eta hedadura zabalaz.

Lotutako albisteak

Imagen
27.11.25
Energia Aurreztearen Ziurtagiriei buruzko jardunaldiaren programa prest

Abenduaren 3an Izarra Centre eraikinean, enpresa eta eragile nagusiak partaide izanik
Imagen
21.11.25
2025eko Gabonetako erakusleihoen lehiaketa

Izen emate zabalik daude herriko merkataritza eta ostalaritza establezimendu ororentzat
Imagen
17.11.25
Energia Aurreztearen Ziurtagiriei buruzko jardunaldia egingo Ermuan

Abenduaren 3an Izarra Centre eraikinean, enpresa eta eragile nagusiak partaide izanik