Dirua AEEC elkartearentzat eta txalo zaparrada musu-truk lagundu dutenentzat
Ermuko Merkatari eta Ostalarien Elkarteak (EMOEk) xede solidarioarekin ostiral gauerako antolatu zuen desfilea lepo izan zen, Antzokia osoa bete baitzen. Bildutako dirua Minbiziaren Kontrako Espainiako Elkarteari emango zaio, elkarteak gure herrian duen taldearen bitartez. EMOEK bertaratu ziren guztiei bere eskerrona agertu nahi izan die, bidali izan diguten oharrean jasotzen denez.
Desfilean hirurogeita hamar bat pertsonek parte hartu zuen, galan zapore goxoa utzi zuelarik ikusle nahiz antolatzaileen artean. Proposamenak harrera ona izan du eta ekimen arrakastatsua suertatuz. Aurkezpen lanak, Sutegi Antzerki Taldeko zuzendariak egin zituen, ederto gainera ikus-entzuleek esanetan.
EMOEren zuzendaritza batzordeak bere eskerrak publikoki agertu nahi izan dizkie ekimenean parte eta hori aurrera ateratzeko lan egiten duten dendei eta, bereziki, ile-apaintzaileei, argazkilariari eta irudiak grabatu zituen kamerari. Eta baita Antzokiko langile guztiei, aipamen berezia bidaliz Juan Carlos zuzendari eta aurkezleari ikuskizuna ondo ateratzeko egin duen lanagatik. Eta, azkenik, eskerrik beroena musu-truk desfilatu zuten guztiei, ederto baino hobeto egin zutelako.
Lotutako albisteak
Hurrengo larunbatean, arratseko 17:30etan, udal Liburutegian
Udalak eta Elkargo Ofizialak lankidetza-hitzarmena sinatu dute premia soziosanitarioak detekzioa sustatzeko, irizpideak adosteko eta topaguneak sortzeko
Martxoaren 12ra arte udal Liburutegian eta harremanetan jartzeko bere ohiko bideen bidez