Hirigunean asfaltatze lanak egingo gauez

02.12.13
Hirigintza

Udal hirigintza alorrak ezagutzera eman duenez gaurko eta biharko gauetan asfaltatze lanak egingo ditu Kaltxango errotondaren inguruan eta hortik VI. Mendurrena, Valdespina markesa eta Zearkalera doazen zatietan. Lanei hasiera emango zaie gaueko 10etan eta guztia aurreikusi bezala badoa, goizaldeko 6etan amaituko. Lanak gauez egitea erabaki da, zonalde horretan trafiko intentsitatea oso handia delako eta horri eraginik gutxiena egiteko helburuaz. Lan horiek direla-eta, noranzko ezberdina daramaten automobilek txandaka pasa beharko dute hainbatean. Zonaldea seinaleztaturik egongo da eta adierazpenak ematen langile bat ere egongo delarik.

Lanak egiteko kontratatu izan den empresak Kaltxango errotondatik hirigunera ezkerretik Zearkalerantz- eta eskumatik –Baldespinara- sartzeko erreiak asfaltatuko ditu. Asfaltatze lanak amaitu ondoren seinaleztapen horizontala pintatuko dute. Hirigintza alorrak aipatu lanak gauez egiteak sortarazi ditzaken zarata eta eragozpenak barkatzeko eskatu dute.

Bizkaiko Foru Aldundiari lanen berri eman zaio, jakinaren gainean jarriz.

Lotutako albisteak

Imagen
06.03.26
Datorren astean tren geltokiko estalkia garbituko du ETSk

Lanak astelehen eta astearte gauean egingo dira, katenaria korronte elektrikorik gabe utzi behar delako
Imagen
05.03.26
Ongaraira doan igogailua zerbitzurik gabe bi egunez, mantentze eta konponketa lanetarako

Zerbitzuz kanpo egongo da, astelehen goizetik astearte arratsaldera arte
Imagen
02.03.26
Hirigintzak zabalik du Bide Berdearen proiektuari ekarpenak egiteko epea

Martxoaren 13ra arte ekarpenak@udalermua.net helbidera bidal daitezke