Errege Magoen kabalgata eginen da igandean Ermuan

03.01.14
Gizartea

Ekialdeko Errege Magoak igandean Ermura bueltatuko zaizkigu ohiko kabalgata egiteko. Maiestateak alokaturiko karrozatan egingo dute iaz bezala kalejira eta ibilbidea herritik zehar. Aurtengoan Baltasar eta bere laguntzaileak, azken urteetako arrakasta dela eta, Kontinente beltzeko jatorrizko pertsonak izango dira. Urteroko legez, kabalgata herriko eskualde-zentroek antolatu dute. Hau da herrian ditugun bostak, hots: Extremadurako Zentroa, Andaluziako Zentroa, Gaztela eta Leonekoa, Gaztela Mantxakoa eta Galiziakoa, hain zuzen ere. Gaztela-Leonekoari egokitu zaio aurtengo ordezkaritza nagusia.

Meltxor, Gaspar eta Baltasarrek 600 kilo gozoki eta 1000 piruleta banatuko dizkiete herriko haurrei. Kabalgata arratsaldeko 6etan abiatuko da Sallabente auzotik. Ondoren, 634 errepidea zeharkatu eta Abeletxeko bidera abiatuko da ondoko kaleetatik ibilbidea eginik: Goienkale, Okinzuri, Zubiaurre, VI. Mendeurrena, San Pelaio zeharbidea, Zeharkale, Kaltxangoko bidegurutzea eta, azkenik, Orbe Kardinalaren plaza. Aurreikusita dagoenez, Erregeak plazara arratsaldeko zazpiak eta laurden aldera ailegatuko dira. Jarraian, herriko haur eta umeekin hitz egiteko parada izango da, bertan egongo baitira hainbat denbora. Kabalgata udaltzainek zabalduko dute eta, hauen atzetik, Irulitxa fanfarrea eta ekialdeko izarra joango dira. Kabalgatako segizioaren inguruan zuziak edo lastargiak daramaten 75 boluntario izango dira. Guztira berrehun bat pertsona bilduko dira.

Errege Magoak Ermuko zahar-etxea bisitatuko dute

Ekialdeko Errege Magoak aurten lehen aldiz Ermuko zahar-etxean gure adinekoak bisitatuko dituzte. Hori horrela, arratsaldeko 17:00etan beraiekin denboraldi txiki bat partekatuko dute eta gozokiak banatuko dizkiete. Jarraian, San Lorenzo auzora joango dira kabalgata hasteko arratsaldeko 18:00etan.

Lotutako albisteak

Imagen
04.12.25
2026rako aurrekontuaren zirriborroak 27,1 milioi euro aurreikusten ditu

Gobernu taldeak proposamena gaur aurkeztu du, iazkoa baino %5,11 handiagoa
Imagen
04.12.25
J. Ibaibarriaga XXXII. Literatur Lehiaketako sariak banatzeko ekitaldia

Euskararen Egunean, egindako jaialdian Ermua Antzokian
Imagen
03.12.25
Langabeentzako lan-orientazioko programa abian da

Lau hilabete iraungo du, martxora arte, eta inskripzioak zabalik daude