Solozabal tabako-denda, herriko Gabon erakusleihoen IV lehiaketako irabazlea da
Epaimahai teknikoak ez du lan errazik izan. Gogotik lan egin eta hausnartu du aurtengo erakusleihorik onena aukeratzeko. Azkenean, saria Torrekua plazatxoan dagoen Solozabal tabako-dendari esleitu dio. Sari gisa denda hobetzeko aholkularitza teknikoa jasoko du, modernizazio prozesuan aurrera egiten jarraitzeko. Horrez gain, epaimahaiak ‘Truccos’ ileapaindegiari accesita ematea erabaki du. Epaimahaia Toki Garapeneko lankide Jesus Portugalek, Dinamik Ideas enpresaren zuzendari sortzailea María Angeles Manovellek, aipatutako enpresaren laguntzailea Itsasne Pascalek eta Toki Garapeneko Alorraren zinegotzia José Luis Araujok osatu dute. Erabakian ados agertu ziren. Epaimahaikideen ustez aurtengo edizioan maila oso altua egon da, eta iazko lehiaketara aurkeztutako proposamenekin jauzia ikaragarria izanik. Erakusleiho asko ikusgarri txukun izan dira.
Lehenengo saria denda modernizatzeko proiektuaren analisia eta exekuzioa 700 euro da. Gainera, 15 beka banatu dira dendaren kudeaketa integrala hobetzeko kurtso hezigarria egiteko.
Lehiaketara 30 denda aurkeztu dira, inoiz baino partaidetza handiagoa egonik. Epaimahaiak ondoko aspektuak baloratu dituzte: kalitatea, konposizioa, irudi komertziala, produktuak aurkezteko modua, sormena, berrikuntza, eta abar… Azkenean, aspektu horiek guztiak kontutan hartuz beren erabakia hartu zuten.
Lehiaketaren helburua merkatariek beren erakusleihoak apaindu eta jantzi ditzatela da Gabon jaietan, giro handiago eta koloretsuagoa izan dezagun gure herrian.
‘Cocinas Virginia Pascual’ dendaren erakusleihoak lortu ditu botorik gehienak herri bozketan
Herritarren iritziz Gabonetan Ermuan izan dugun erakusleihorik politena Zubiaurren dagoen ‘Cocinas Virginia Pascual’ dendarena izan da. Hori ondorioztatzen da webgune korporatibo honen bidez egin dugun herri bozketaren emaitzak aztertuz gero. Herri bozketan ehun eta berrogeita sei pertsonek hartu dute parte eta horietatik 31 bere botoa eman diote ‘Cocinas Virginia Pascual’ dendari. Sailkapenaren bigarren postuan Zubiaurreko ‘Artarrai Regalos’ denda dugu, 29 boto bildu eta gero. Hirugarren tokia Zubiaurre kaleko ‘Ikatz’ dendarentzat izan da, 15 boto lortu baititu. Laugarren postuan Peluquería Ainner izan da eta bostgarren postuan ''Sukei Decoración'' dago.
Online bozkatu duen jendearen artean zozketa egin da eta Alfredo Pedrosa Fernández produktu-sail baten irabazlea izan da. Gaur goizean Toki Garapeneko Alorraren teknikaria Jesús Portugalek eta dendaren arduraduna Virginia Pascualek saria entregatu dute ''Cocinas Virginia Pascual'' dendan.
Lotutako albisteak

Ostiralean Izarra Centren, 9: 30etatik 14:00etara gauzatuko den jardunaldian

Zure iritzia garrantzitsua da! Erantzun inkestari eta parte hartu saio irekietan

'Septiembre dice' emango zineklubean eta 'Kayara' gazteen saioan