Imagen
Herrian gaizki dauden bideen asfaltatze lanak hasi dira
07.01.14
Hirigintza
Udal hirigintza alorrak ezagutzera eman duenez gaur eta bihar asfaltatze lanak egingo ditu San Pelaio eta Aldapa kaleetan. Lanei hasiera emango zaie gaur goizean eta guztia aurreikusi bezala badoa, bihar amaituko. Zonaldea seinaleztaturik egongo da eta adierazpenak ematen langile bat ere egongo delarik.
Construcciones Lasuen enpresa da lanen esleipenduna eta kontratuaren zenbatekoa 114.345 eurokoa da. Enpresa honek udalerriko egoera gaizki dagoen hainbat kale eta bide hilabete honetan konponduko du. Jarraian, egingo diren bideak eskeintzen ditugu:
- Goienkale; 23 eta 27 zenbakien artean
- Frankfurt tabernaren atzeko bidea
- Santa Ana kaleko 17. zenbakitik San Roque kalearen 2. zenbakia arte
- Iparragirre; 7 eta 9. zenbakietatik Telefonica eraikina arte
Asfaltatze lanak amaitu ondoren seinaleztapen horizontala pintatuko dute. Hirigintza alorrak aipatu lanak gauez egiteak sortarazi ditzaken zarata eta eragozpenak barkatzeko eskatu dute.
Lotutako albisteak
Imagen
06.03.26
Datorren astean tren geltokiko estalkia garbituko du ETSk
Lanak astelehen eta astearte gauean egingo dira, katenaria korronte elektrikorik gabe utzi behar delako
Lanak astelehen eta astearte gauean egingo dira, katenaria korronte elektrikorik gabe utzi behar delako
Imagen
05.03.26
Ongaraira doan igogailua zerbitzurik gabe bi egunez, mantentze eta konponketa lanetarako
Zerbitzuz kanpo egongo da, astelehen goizetik astearte arratsaldera arte
Zerbitzuz kanpo egongo da, astelehen goizetik astearte arratsaldera arte
Imagen
02.03.26
Hirigintzak zabalik du Bide Berdearen proiektuari ekarpenak egiteko epea
Martxoaren 13ra arte ekarpenak@udalermua.net helbidera bidal daitezke
Martxoaren 13ra arte ekarpenak@udalermua.net helbidera bidal daitezke