EMOEk 1024 euro eman dizkio AECCri, moda desfilean bildutako kopurua

09.01.14
Gizartea

Ermuko Merkatari eta Ostalarien Elkarteak (EMOEk) 1.024 euro eman dizkio orain egun batzuk atzera, gure herrian elkartasun proiektuak garatzen dituen erakundea izateagatik. Kopuru hori azaroaren 22ko ostiral gaueko bederatzietatik aurrera Ermua Antzokian egin zen desfilean eta diru-sarreretan bildutakoa da. Sarrerek 2 euro balio zuten eta aretoko edukiera osoa -512 jarleku- bete ziren. EMOEren izenean Virginia Pascualek diru kopurua AECCk Bilbon duen ordezkariari, Gabriel Maria Otalorari eta herriko taldeko Consuelo Vegari eman zizkion. Horiekin bat herrian elkarteak duen kide eta laguntzaile asko bildu zirelarik. Esandakoaren testigantza emanen digu, azpian uzten dizuegun argazkiak.

Desfilera bertaratutako pertsonen artean 100 eurotako hiru erosketa taloi zozketatuko zituzten. Saria parte hartzen zuten establezimenduetako produktuak erosi eta ordaintzeko erabili behar ziren. Establezimendu parte hartzaileak ondorengoak izanik: Sagardui poltsak, El Armario de Natalia, Eder oinetakoak, Nina jostundegi italiarra, Cocoliso, Nane, Gutiérrez, Zapatxiki, Sferico, Senen bitxitegia eta Guipur lentzeria. Eta horiekin bat kolaboratuko dute Marfil, Malla eta Disdira ile-apaindegiak, Ocón argazki dendak eta Aixer argazki eta bideo etxeak.

’Aixer’ dendako Asier Casasek grabatu eta prestatu duen laburpen bideoa ikusgai jarriko dugu Zubiaurreko pantailetan datorren astetik aurrera. Jarduerak Eusko Jaurlaritzaren Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo sailaren babesa izan zuen eta, baita ere, Ermuko gure udalarena.

Lotutako albisteak

Imagen
23.05.25
Lobianoko Erabilera erregelamenduari buruzko kontsulta publikoa zabalik da

Herritarrok ekarpenak egin ahal izango ditugu datorren ekainaren 10era arte
Imagen
22.05.25
Zailtasun dituztenen etxebizitzak birgaitu edo egokitzeko eta etxeko ekipamendua erosteko laguntzak hasita

Baliabide ekonomiko nahikorik ez duten pertsonentzat, hileko diru-sarreren arabera
Imagen
22.05.25
Munduko hizkuntzei buruzko erakusketa ikusgai Lobianon

Euskaraldiaren baitan, 9etatik 21etara doan bisitatu daiteke igandera arte