'Minbiziaren aurkako Nazioarteko Eguna' gogoan hartzeko hainbat jarduera

03.02.14
Gizartea

Minbiziaren Kontrako Espainiako Elkarteak (AECCk) gaixotasun horren kontrako Nazioarteko Eguna ospatuko aste honetan. Hain zuzen ere, biharko egunean –otsailaren 4an-. 2006az geroztik Minbiziaren Kontrako Nazioarteko Elkarteak egun horren ospakizun egitaraua koordinatzen du, Osasunaren Mundu Erakundearen laguntza eta parte-hartzeaz eta baita ere Minbiziaren Kontrako Espainiako Elkartearenaz, kide baita orain berrogeita hamar urte. AECCk hainbat jarduera gauzatzen ari da eta hirugarren urtez jarraian, Minbiziaren kontrako Foroa ikasten du, “Osoko ikuspegi bat” aldarrikatuz.

Urtero gaixotasunaren inguruan oinarrizkoa den mezu bat zabaltzeko eta indartzeko saiakera egiten da. Aurten minbizia dutenen behar eta gabeziak identifikatzeko garrantzia azpimarratu da. Mezuari ahalik eta indar gehiena emateko xedez, Minbiziaren kontrako hirugarren Foroa eratuko da. Foroaren leloa ondokoa da: “Minbiziaren diagnostikoa. Gaixoak lehentasuna al du? Foro hori gure herrian jarraitu ahal izango dute interesa dutenek, AECC erakundeari esker. Hori horrela, gure herrian jardunaldia hori grabatua Lobianotik bertatik ikusi eta jarraitu ahal izango da otsailaren 6ko ostegunean, arratsaldeko 5etatik aurrera. Elkarteak txostena bidali digu, non jardueren zehetasun guztiak jasotzen diren.

Ermuan gauzatuko diren jarduerak ondorengoak dira:

  • Otsailaren 3tik 6ra:
    • Kartel eta informazio diptikoen banaketa.
  • Otsailaren 4an:
    • Mahaia informatiboa jarriko Orbe Kardinalaren plazan minbiziaren inguruko informazioa, gaixotasunaren prebentzioa eta tratamenduaz, eta AECC elkarteak eskaintzen dituen laguntza programak ukitutako pertsonentzat nahiz beren familientzat.
  • Otsailaren 6an:
    • Minbiziaren kontrako III. Foroan grabatutakoaren emanaldia Lobianon. Jendearentzat zabalik eta doan.
  • Otsailaren 8an eta 9an:
    • ‘Kiska’ tabernak ‘Mojito’ izeneko edariak zerbitzatzeagatik biltzen duen dirua AECC elkarteari emango dio. Edari horren espezialitate alkoholdunak eta alkohol gabeak eskatu ahal izango dira. Mojitoen baleak aldez aurreko salmentan daude. Esan bezala, bildutako dirua elkarteari emango dio, minbiziaren ikerketan erabiltzeko.

Lotutako albisteak

Imagen
23.05.25
Lobianoko Erabilera erregelamenduari buruzko kontsulta publikoa zabalik da

Herritarrok ekarpenak egin ahal izango ditugu datorren ekainaren 10era arte
Imagen
22.05.25
Zailtasun dituztenen etxebizitzak birgaitu edo egokitzeko eta etxeko ekipamendua erosteko laguntzak hasita

Baliabide ekonomiko nahikorik ez duten pertsonentzat, hileko diru-sarreren arabera
Imagen
22.05.25
Munduko hizkuntzei buruzko erakusketa ikusgai Lobianon

Euskaraldiaren baitan, 9etatik 21etara doan bisitatu daiteke igandera arte