Patxi Lópezek hitzaldia emango du bihar Lobianon

03.02.14
Gizartea

Patxi López Lehendakari ohi eta Euskadiko Alderdi Sozialistaren idazkari nagusi denak Ermura etorriko zaigu bihar hitzaldia ematera, partiduko toki elkarteak ekarriko baitu antolatzaileek bidali diguten oharraren bidez ezagutzera eman duenez. Hitzaldiari jarri zaion titulua “Sozialdemokrazia, krisialditik irteteko eredua” da eta Lobiano Kulturgunean gauzatuko, arratsaldeko 7etatik hasita. Sarrera librea da eta horretara bertaratzeko gonbitea luzatu zaie afiliatu, zale eta, oro har, nahi duten ermuarrei.

Carlos Totorika herriko alkatea aurkezle eta moderatzaile lanak beteko ditu.

Hitzaldia herriko elkarte sozialistarena da eta partiduak herriak duen jarduera indartu eta dinamizatu nahi du bi helbururekin, batetik, “krisialdi ekonomiko, sozial eta ekonomikoak politika eta herritarren artean eragin duen ebakia sendatzen ahalegintzeko” eta bestetik, “hemendik aurrera izango diren hauteskundeei begira  oinarriak ezarri eta egindako lanarekin aurrera jarraitzeko”.

Hitzaldia iragartzeko argitaratu eta zabaldu duten kartela.

Lotutako albisteak

Imagen
02.03.26
‘Story Time’ ingelesezko ipuin kontaketaren saio berria

Hurrengo larunbatean, arratseko 17:30etan, udal Liburutegian
Imagen
27.02.26
Zaurgarritasun egoerak detektatzeko koordinatuko dira Udala eta farmaziak

Udalak eta Elkargo Ofizialak lankidetza-hitzarmena sinatu dute premia soziosanitarioak detekzioa sustatzeko, irizpideak adosteko eta topaguneak sortzeko
Imagen
27.02.26
'Kakorratz-lanean eta solasean' jardueraren edizio berrirako izen-ematea zabalik

Martxoaren 12ra arte udal Liburutegian eta harremanetan jartzeko bere ohiko bideen bidez