‘La vida de Adéle’ eta ‘La gran estafa americana’ aste honetan Ermua Antzokian

05.02.14
Ermua Antzokia

Ermua Antzokiaren zine programazioa osteguneko zineklubarekin hasiko da. Egun horretan Abdellatif Kechiche zuzendariaren ‘La vida de Adéle’ titulukoa proiektatuko dugu. Filma ospetsu hau sari eta izendapen ugari jaso izan ditu mundu zabalean. Azpimarratzekoak dira, besteak beste, Canneseko Urrezko Palmondoa; 8 izendapen frantsiako Cesar sarietan eta izendapenak Urrezko Globo eta Espainiako Goya sarietan. Lana Julie Marohek idatzitako ‘Blue’ komiki arrakastatsuan oinarritzen da. Lanak Adeleren -15 urteko neska gaztearen- bizitza kontatzen du, zeinak ile urdina duen beste neskatila batez maitemintzen den. La vida de Adéle filma liluragarria da, emozionala, samurra eta sexu bereko pertsona biren harremana errealismoz deskribatzen duena, autentikotasunez eta modu hunkigarrian. Ehun eta laurogei minutu irauten ditu eta zortzi eta erdietatik aurrera pasako dugu jatorrizko bertsioan, gaztelaniazko azpitituluekin.
Zine komertzialari dagokionez, larunbatean ‘En la flor de la vida’ tituluaren lehen emanaldia izango dugu, Nick Quinn zuzendari frantsesaren komedia. Gaspar telebistako ekoizle arrakastatsua da, gazte baten bizitza egiten jarraitzen duena hirurogeita hiru urte izan arren. Bere bizitza hankaz gora jarriko da, bere kasa baliatu ezin duen aitaren kargu egin behar izaten duenean. Komedia azidoa da hainbat momentutan, eta dibertigarria zinta osoaren zehar. Protagonista diren hiru aktoreek lan bikaina eginen dute. Filma larunbat arratseko zazpi eta erdietan, igande gaueko hamarretan eta astelehen iluntzeko zortzi eta erdietan proiektatuko dugu.
Asteburuko bigarren proposamena ‘La gran estafa americana’ arrakastatsua da, David =. Russel zuzendariarena. Oscar sarietarako faborito handia da, izan ere, hamar izendapen jaso baititu, besteak beste, filma onenarena, zuzendari onenarena eta aktore onenarenak. FBI agentziako agente batek iruzurgile eta horren neskalaguna estutzen ditu agintariekin elkarlanean jardun daitezen mafiak eta politikak bat egindako trama desegiten. Aktore protagonistak Christian Bale, Bradley Cooper, Amy Adams eta Jennifer Lawrence dira. Filma bizia d, laster komedia handi amerikarraren historian txertatuta izango dena. La gran estafa americana larunbat gaueko hamarretan eta igande arratseko zazpi eta erdietan ikusi ahal izango dugu.
Haurrentzako saiari dagokionez, igande arratsaldeko 5etan ‘Jelly T, Tarzán’ eskasa titulukoa proiektatuko dugu gazteentzat. Iván mutiko argi eta sentibera da, ikastaldeek broma astunegiak egiten diote. Aitar lagundu ordez, egoerari gizontasunez aurre egiteko esaten dio, Tarzanek –bere heroiak- egingo lukeen bezala. Azkenean, gertakizun bat izango du bere bizitza goitik behera aldatuko duena. Jelly T, Tarzán Danimarkako animazio filma da, dibertsio eta pedagogia maisutasunez uztartzen dituena. Emanaldia euskaraz izango da.

Argibide gehiagorako, ikus Antzokiaren mikrositea.

Lotutako albisteak

Imagen
03.12.25
'Los perros' dantza ikuskizuna aurkeztuko Antzokian

‘Led Silhouette’ eta M. Morauren lana, ostiral honetan 20:30ean
Imagen
02.12.25
Ermua Antzokiak aurtengo lau estreinaldi eskainiko ditu

Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.
Imagen
01.12.25
Ermua Antzokiak eta Lobianok 19 ikuskizun eskainiko dituzte datorren urtarriletik maiatzera bitartean

Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu