'Los perros' dantza ikuskizuna aurkeztuko Antzokian

03.12.25
Kultura eta Gazteria
Ermua Antzokia
Gizartea
‘Led Silhouette’ eta M. Morauren lana, ostiral honetan 20:30ean

Led Silhouette’ taldeak eta Marcos Morauk ‘Los perros’ tituluko dantza ikuskizuna aurkeztuko dute ostiralean, 20:30ean, Ermua Antzokian. ‘Led Silhouette’ dantza garaikideko konpainia da, Lesakakoa (Nafarroa), Jon Lopezek eta Martxel Rodriguezek zuzentzen dutena, ‘La Veronal’ konpainiaren ohiko interpreteak eta laguntzaileak. 2024an RNEko Begi Kritikoa Dantza Saria jaso zuen. Sarrerak 10 euro balio du eta aldez aurretik eros dezakegu Lobiano Kultur Gunean edo Kutxabank entitatearen atarian. Leihatilan, funtzioa hasi arte.

Helburu baten bila "txakurra" irudikatzen duten bi gizonek topo egin, babestu eta elkarrekin dantzan egiten dute eta, horri esker, eutsi, mina gainditu eta beren burua bestean aurkitzen duten bidaian murgilduko dira. ‘Los perros’ konpainiaren dantza-ikuskizuna da, adiskidetasunean eta elkarri laguntzeko beharrean oinarritzen dena, txakurraren fideltasuna metaforatzat hartuta. Piezak bi pertsonaren arteko harremana aztertzen du, elkartu eta laguntzeko duten beharra, ezbeharrak gainditzeko eta beren bizitzen zentzua aurkitzeko.

‘Led Silhouettek’ dantzatzeko duen ikuspegi berritzaileagatik nabarmentzen da, abangoardiako elementuak konbinatuz, antzerki-dantzatik edanez edo baita zinematik ere. Taldeak bikaintasun artistiko handia erakutsi du bere ekoizpenetan, eta kritikaren zein publikoaren oniritziak jaso ditu. Horrek eragin nabarmena izan du lurraldeko kultura-panoraman, herrialdeko arte-eszena aberastuz eta Europako eszenan bidea irekiz.

Lotutako albisteak

Imagen
03.12.25
'Los perros' dantza ikuskizuna aurkeztuko Antzokian

‘Led Silhouette’ eta M. Morauren lana, ostiral honetan 20:30ean
Imagen
02.12.25
Ermua Antzokiak aurtengo lau estreinaldi eskainiko ditu

Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.
Imagen
02.12.25
Kirola beti; baita Gabonetan ere

Bazkideentzako jarduera bereziak eta doakoak kiroldegian