Menpekotasun egoeran dauden pertsonen zaintzaileentzako ikastaroak

13.02.14
Gizartea

Udal Gizarte Zerbitzuak, Eusko Jaurlaritzarekin elkarlanean, mendeko pertsonak zaintzen dituzten senitartekoentzat zuzendua dagoen prestakuntza martxan jarriko du aurtengoan ere. Prestakuntza hau, hilaren 17an hasiko da eta Lobianon gauzatuko du.

Mendeko pertsona bat zaintzea luzaroan egin beharreko eginkizuna izan daiteke, eta denbora joan ahala, zaintzailea beharrizan desberdinetara egokitu behar izaten da. Bestalde, egoera horrek aisia eta harreman sozialak murriztea, nekea, ondoeza, kontrako sentimenduak sor ditzake zaintzailearengan.

Prestakuntza pertsona zaintzaileentzako eta horrek mendeko pertsonekin egiten duten lanerako ekarpena da. Hauei, arreta hobea eskaintzea du helburu eta, zaintzaileentzako euskarri eta interakziozko espazio baita ere. Egoera bera duten beste pertsona batzuekin erlazionatzera laguntzen die. Zaintzaileek, osasun-egoera egokia izan behar dute, fisikoa zein emozionala, euren burua zaintzea eta euren behar eta nahiez kontziente izatea ahalbidetuko diena.

2014rako lau akzio hezigarri, programatu dira:

  • Ikastaroa: “Mendekotasuna duten pertsonekin ematen diren egoera zailak maneiatzea”. Kurtsoa sei astelehenetan emango da 15:30etatik 17:30etara eta 12 orduko iraupena izango du. Otsailaren 17an hasiko da, eta Sasoia enpresak emango du.
  • Ikastaroa: “Prebentzioa eta zaintzak: lehen sorospenak mendekotasuna duten pertsonetan”. Kurtsoa sei asteazkenetan emango da 15:30etatik 17:30etara eta 12 orduko iraupena izango du. Sasoia enpresak emango du eta otsailaren 19an hasiko da.
  • Ikastaroa: “Norbera zaindu, besteak zaintzeko” 14 orduko iraupena izango du eta Agintzari enpresak eskainiko du. Datak oraindik zehaztu gabe.
  • Ikastaroa: “Pertsona zaintzaileentzako erlaxazio ikastaroa” urte osoan zehar Sasoia enpresak emango du. Datak oraindik zehaztu gabe.

Lotutako albisteak

Imagen
03.12.25
Langabeentzako lan-orientazioko programa abian da

Lau hilabete iraungo du, martxora arte, eta inskripzioak zabalik daude
Imagen
03.12.25
'Los perros' dantza ikuskizuna aurkeztuko Antzokian

‘Led Silhouette’ eta M. Morauren lana, ostiral honetan 20:30ean
Imagen
02.12.25
Ermua Antzokiak aurtengo lau estreinaldi eskainiko ditu

Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.