Aukerako produktuen azoka ostegunetik larunbatera bitartean plazan
Merkataritza establezimenduek, ostegunetik larunbatera bitartean eta herriko plazan deskontu eta aukera bikainak eskainiko dituzte. Ermuko Merkatari eta Ostalarien elkarteak (EMOEk) beste behin aukerei irteera emateko azoka antolatuko du hiru egunez. Ekimena herriko plazan gauzatuko da. Horren helburua udazken eta neguko denboraldiko generoari eta merkealdien azken egunetan oraindik saldu gabe dagoenari irteera ematea. Otsailaren 22tik 22ra bitartean, hiru egun izango dira, aukera eta preziorik onenetan artikuluak eskuratu ahal izateko. Aukerako produktuen azokak ondoko ordutegia edukiko du: ostegun eta ostiralean, goizez 10:00etatik ordu 1 eta erdietara eta arratsaldez, lau eta erdietatik zortzietara bitartean. Larunbatean aldiz, goizeko 10etatik arratsaldeko ordu 2etara eta arratsaldez bost eta erdietatik gaueko bederatziak artean.
Azoka berriz ere antolatu da kontsumitzaileek oso harrera ona egiten dutelako. EMOEk kartelak argitaratu eta banatu ditu azokaren berri emateko. Azoka honetan guztira 9 establezimenduk parte hartuko dute, amaitzear dugun neguko produktuak eskaintzeko. Parte hartzaileen artean, gizonezko, emakumezko nahi haurren modakoak, osagarriak, etxerako gauzak, etab... Edizioan parte hartuko duten establezimenduak ondorengoak dira: Sagardui poltsak, Angela, Margel, Etxedreams koltxoi-denda, Arrate, Gutiérrez, Dulce bebe Peques, armario de Natalia eta Esteban Vieco.
Azokak gure udalaren eta Eusko Jaurlaritzaren babesa jaso du.
Lotutako albisteak

Baliabide ekonomiko nahikorik ez duten pertsonentzat, hileko diru-sarreren arabera

Euskaraldiaren baitan, 9etatik 21etara doan bisitatu daiteke igandera arte

Ostiraleko 20:30etan, gazteleraz. Sarrerak 8 €uro balio du