Ihauteriak ate joka ditugu

21.02.14
Kultura eta Gazteria

Ihauteriak ate joka ditugu. Aste honetan buru-belarri sartuko gara jaietan. ‘Eguen Zuri’ hasiera emango dio ostegunean lau eguneko jai eta dibertsioari. Kultura Alorrak kaleratu du aurtengo Inauterietako egitaraua. Horren barne musikak protagonismo garrantzitsua izango du txarangak, orkestrak eta Djak izango baititugu. Programari datorren asteko ostegunean –otsailaren 27an- emango diogu hasiera, ‘Eguen Zuri’ egunean. Arratsalde horretan, tradiziori jarraiki, oilarraren jokoa jokatuko dute herriko plazan eta gazteenek, eta diskoteka ere izango dute, DJ Xaiborren eskutik.

Ostiralean, Euskal Biruseko kideek ‘Hartza Eguna’ ospatuko dute, kalejira eginez eta Txindurrik idatzitako kopla zaharrak kantatuz.

Larunbatean, ‘Irulitxa’ txarangak bi emanaldi egingo ditu, lehena eguerdian kalejira eginez eta bigarrena arratsaldez haurrentzako dantzaldi emanaldia eskainiz sei eta erdietan. Aurretik, umeek txokolate jana izango du, sabela bapo bete ondoren, gustura dantzatu ahal izateko. Zazpietan ''Corco'' fanfarriak Irulitxaren lekuko hartuko du kalejiran ateratzeko. Zazpi eta erdietan haurren mozorro lehiaketa egingo da. Egunari amaiera emateko, gauean, dantzaldia izango da herriko plazan, ‘Caimén’ izeneko orkestrarekin.

Asteartean, arratsaldeko 4etan, haurrentzako diskoteka hasiko da eta, seietan, ‘Dubitats’ taldeak ‘Cavals de Menorca’ tituluko kale ikuskizuna ikusi ahal izango dugu. Egunari amaiera emango zaio, gaueko emanaldiarekin, musika Ohian Vega DJak.

Jarraian egitaraua uzten dizuegu PDF formatuko artxiboan, kontsultatu ahal izateko. Egitarauak bi orrialde ditu, aurrenekoak edizioko kartel irabazlea dago eta bigarrenean ekitaldi, ordu eta lekuen xehetasuna.

Lotutako albisteak

Imagen
03.12.25
'Los perros' dantza ikuskizuna aurkeztuko Antzokian

‘Led Silhouette’ eta M. Morauren lana, ostiral honetan 20:30ean
Imagen
02.12.25
Ermua Antzokiak aurtengo lau estreinaldi eskainiko ditu

Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.
Imagen
01.12.25
Ermua Antzokiak eta Lobianok 19 ikuskizun eskainiko dituzte datorren urtarriletik maiatzera bitartean

Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu