Zuhaitz eguna antolatu eta gauzatuko du igandean

04.03.14
Ingurumena

Artarrai Mendi Taldeak beste behin Zuhaitz eguna ospatuko du aurtengoan ere bai. Ekimena, urteroko ekintza egitarauaren barne txertatu du eta igande honetan, martxoaren 9an gauzatuko du. Zuhaitz egunerako, jada, guztia prest dago eta landutako dituzten zuhaitz espezieak –bertokoak- aukeratu dituzte. Horren harira esan behar, aurten berrehundik gora zuhaitz gazte landatuko dituztela Ureta mendiko maldetan. Hortaz, arbolatxo horiek natura eta ingurumena zaintzeko lanean bat egin nahi duten eta hurbiltzen diren guztien esku jarriko dituzte.

Parte hartu nahi duenak aste honetako igande honetan, martxoaren 9an eta goizeko 10:00etan Patxi plazara hurbiltzea besterik ez du, azken urteetan egin den legez. Plazatik Sallabente gaineko Joxio aldera oinez abiatuko dira eta zuhaitz eta landaketarako tresnak banatu ostean ekingo diote eguna lanari eta naturaren festa kolektibo honi. Ekimenak laugarren urtea beteko du eta, jada, errotuta dago, urterik urte jende gehiagok bat egiten baitu. Betiko legez, bertako espezieak lehenetsiko dira eta haritzak, pagoak, gorostiak, hurrondoak eta beste hainbat fruta-ondo ere landutako dituzte.

Iazko edizioaren argazki bilduma eta laburpena Artarrai taldearen blogean duzue ikusgai eta baita aurtengo edizioan parte hartzera deitzen duen kartela. Horiei lotura egin diogu, jarraian dituzuen lasterbideez baliatuta.

Lotutako albisteak

Imagen
17.11.25
Energia Aurreztearen Ziurtagiriei buruzko jardunaldia egingo Ermuan

Abenduaren 3an Izarra Centre eraikinean, enpresa eta eragile nagusiak partaide izanik
Imagen
04.11.25
Kaltxangoko biribilgunean hasi da deskontaminazio pasiboko proiektu pilotua

Helburua airearen kalitatea hobetzea eta puntu neuralgiko horretan ibilgailuen zirkulazioari lotutako kutsatzaileak murriztea da
Imagen
29.10.25
I Energia Eguna: ekintza eta parte-hartzea, energia eraldatzeko

Santa Ana auzoan gauzatu zen jardunaldia Klima eta Energiaren 2025 Astearen baitan