Udal Gizarte Zerbitzuek informazioa eskainiko Gizarte-lanaren Nazioarteko Egunean
Aste honetako asteartean -martxoaren 18an- Gizarte-lanaren Nazioarteko eguna izango da eta gure herriko Gizarte Zerbitzuek ospakizunarekin bat egingo dute. Ermuko Udal Gizarte Zerbitzuetako lankideek bihar kalera aterako dira herritarrengana hurbiltzeko eta egiten duten lana eta kudeatzen dituzten zerbitzuak ezagutzera emateko xedez. Gizarte zerbitzuetako lankideek informazio mahaia jarriko dute, Orbe Kardinalaren plazan goizeko 11:00etatik arratsaldeko 13:30ak bitartean.
Egunak, gizarte-langileen lana, kolektiboak gizarteari egiten dioen ekarpena eta herritarrekiko duten konpromisoa ospatu nahi du, gizarteko errealitatearen ezagule, aldaketa eta esku-hartzearen bultzatzaile eta herritarrok ditugun eskubide sozialen berme eta borrokaren sustatzaile direnez gero.
Tokiko ikuspegitik konponbideak bilatuz eta elkarlana sustatuz, arazo globalei tokian tokiko erantzuna eman ahal izateko, arlo komunitarioan Gizarte Zerbitzuen lana areagotu nahi dute.
Jarraian lasterbidez baliatuz Nazioarteko egunaren kartel ofiziala uzten dizuegu.
Lotutako albisteak
Hurrengo larunbatean, arratseko 17:30etan, udal Liburutegian
Udalak eta Elkargo Ofizialak lankidetza-hitzarmena sinatu dute premia soziosanitarioak detekzioa sustatzeko, irizpideak adosteko eta topaguneak sortzeko
Martxoaren 12ra arte udal Liburutegian eta harremanetan jartzeko bere ohiko bideen bidez