Ermuko udal industri eta ekonomi estrategiaren berri jasoko Celaya hiriko (Mexiko) ordezkariek
Mexikoko Celaya herriko (hego-ekialdean dagoen Guajanato estatuan kokatutakoa, VI. Erregioa, Laja-Bajío izenez ezagutzen dena) erakunde eta iturri anitzeko ordezkari taldea Ermura etorriko zaigu bihar. Ordezkariek astea Europan zehar emango dute beren lurralde eta herriko industria eta ekonomia garatzeko aliantza eta bazkideak bilatzen. Bidai horren barne Espainiara ere iritsiko dira, Euskadin bi egunetako geldialditxoa eginez eta Ermura etorriz. Gurera etortzearen arrazoia gure herrian etorkizun eta aukera hobeak izateko ekonomi eta industri ataletan jarraitzen ari garen estrategiak zuzenean ezagutzera, horien adibide direlarik Izarra Centre eraikina eta etxeraino iristen ari zaigun zuntz optikoko sare publiko eta neutroa. Bilera hori ahalbidetu du eta zubi lanak egingo ditu Grupo Idesa XXI enpresak –automobilgintzarako estanpazio piezak eta azpimultzo muntatuak ekoizten dituenak- Mallabian lantegia izateaz Mexikoko herri eta lurralde hartan ere fabrika baitu.
Mexikoko taldea ondorengoek osatuko dute, Centro Tecnológico de Automoción y de Mecatrónica (CTAMeko) presidente, Xabier De Arondo, Daniel Prieto erakundeko bazkide eta enpresaria, Celayako Instituto Teknologikoko zuzendari eta zuzendariordea, Ignacio López eta Julián Ferrer, hurrenez hurren, eta herriko erakunde publikoen ordezkari instituzionala J. Alberto Pérez Quiroga zinegotzia. Ermuan harrera egingo diete herriko alkateak, Carlos Totorikak, PROMOSA udal sozietate publikoko Gerenteak, Juan Carlos Abascalek, eta Toki-garapen eta langileria alorreko zuzendariak, Rosalía Herrerak. Eta, noski, Idesa XXI taldeko zuzendari orokorrak, Alberto Lorenzok.
Alkatean zuzenduko duen tokiko talde teknikoak gure herrian epe luzera begira industriari eutsi, enplegua mantendu eta negozio iturri berriak sortu edo inbertsio berriak erakartzeko asmoz, enpresa agente, ekintzaile eta heziketa zentroekin lankidetza estuan arituz jarraitu izan dugun estrategiaren berri emango diote. Ermuarrak erakundearen barne egitura berritzeko, ekonomia berritu eta ekoizpen ehuna mantentzeko xedez herriko industriekin bat, beren jarduera birbideratu lehiakor izaten jarraitzeko eta, azken baten, ikerketa eta teknologia alorretan balio erantsiko enplegua sortzeko horiei lagunduz jarraitu izan diren ardatzak laburbilduko dizkiete modu zehatzean.
Taldeak Izarra Centren bilduko dira goizeko hamaika eta erdietatik eguerdira bitartean. Elkarrekin otordua partekatuko dute eta, arratsaldez, mexikarrak Elgoibarko Makina Erreminta Institutura joan dira jarraian, ikastetxe hori bisitatzeko. Gaurko egunean AIC erakundeko ordezkariekin eta ACICAE klusterrekoekin ere izango dira.
Lotutako albisteak

Enplegu-agentzia da irtenbidea; doako bitartekaritza-zerbitzua da, zeina hobetu egin duen

Kualifikaturik dauden pertsonentzako programa, enplegurako bi ibilbide dituena

Jardunaldiak ekainaren 11n eta 12an egingo dira Izarra Centren