Imagen
AECC Elkarteak duen Toki Batzordeak gaurkoan mahai jarriko, kolon eta ondesteko minbizia prebenitzeko egunean
31.03.14
Gizartea
Minbiziaren Kontrako Espainiako Elkarteak (AECC delakoak) kolon eta ondesteko minbizia prebenitzeko hilabetea ospatzen dihardu martxoan. Gaurkoa -31a- kolon eta ondesteko minbizia prebenitzeko eguna da. Horregatik, AECC hainbat jarduera antolatu eta gauzatu ditu hilabete osoan zehar.
Ermuan Elkarteak duen Batzordeak gaurkoan mahai jarriko du eta informazioa banatuko digu herritarroi.
Gaixotasun guztietan bezala, prebentzioa oso garrantzitsua da. Horregatik, bost puntu dituen mezua zabalduko dute:
- Gizon edo emakume izanda ere, 50 urtetik gorakoa bazara minbizi mota hori izan dezakezu. Zaindu zaitez eta galde iezaiozu zure medikuari.
- Kolon eta ondesteko minbiziko kasuen %90 sendatu egiten da, goiz hartzen bada.
- Gaixotasuna goiz antzemateko programei esker -gorozki edo kaketan odola ezkutatua dugun aztertuz- minbizi honek eragiten dituen hilketak gutxitu egiten dituzte.
- 50 urtetik 69ra bitarteko pertsonentzat oso gomendagarria da gaixotasuna goiz antzemateko programetan parte hartzea.
- Minbizi hori prebenitzeko jarraitu ondorengo gomendioak: zaindu pisua, zuntzetan aberatsa den dieta mantendu, ez erabili gatz askorik, ez erre, alkohola moderazioz kontsumitu eta sarritan jarduera fisikoa egin.
Lotutako albisteak
Imagen
02.03.26
‘Story Time’ ingelesezko ipuin kontaketaren saio berria
Hurrengo larunbatean, arratseko 17:30etan, udal Liburutegian
Hurrengo larunbatean, arratseko 17:30etan, udal Liburutegian
Imagen
27.02.26
Zaurgarritasun egoerak detektatzeko koordinatuko dira Udala eta farmaziak
Udalak eta Elkargo Ofizialak lankidetza-hitzarmena sinatu dute premia soziosanitarioak detekzioa sustatzeko, irizpideak adosteko eta topaguneak sortzeko
Udalak eta Elkargo Ofizialak lankidetza-hitzarmena sinatu dute premia soziosanitarioak detekzioa sustatzeko, irizpideak adosteko eta topaguneak sortzeko
Imagen
27.02.26
'Kakorratz-lanean eta solasean' jardueraren edizio berrirako izen-ematea zabalik
Martxoaren 12ra arte udal Liburutegian eta harremanetan jartzeko bere ohiko bideen bidez
Martxoaren 12ra arte udal Liburutegian eta harremanetan jartzeko bere ohiko bideen bidez