Hogeita bat etxebizitzako eraikina 18. EUan altxatzeari ekin dio ACR enpresak

25.04.14
Hirigintza

ACR enpresak 21 etxebizitzako eraikin berria altxatzeari ekin berri dio 18. Egikaritze-unitatean, Olañeta Etxe ohia izenaz ezagutzen den orubean. Lanei hasiera eman zaie lur-zatia mugatuz eta hondeaketari ekinez. Bertan hogeita bat etxebizitza, trastelekuak eta garajeak egingo dira eraikin bakarrean, zeinak bi erregimen eta bi atari izango dituen. Atarietako batetik 8 etxebizitza libreetara iritzi ahal izango da eta -horietatik bi aurreko jabe diren bi ahizparentzat izanik- eta, aldiz, bigarrenetik BOEko –Babes Ofizialeko Etxeetara- iritsiko da. Honakoak 13 izango dira, eta horietatik bat mugikortasun urria duten pertsonentzakoa.

Operazioa duela zenbait hilabete hasi zen, Promosa Sozietate Publikoak eraikitze-proiektua lehiaketa ireki bidez kontratatu zuenean. Udalbatzarrak lurra BOEak nahi zituzten hamabi kide eta diru ekarpenak eginak zituzten sozietate kooperatibo bati saltzea erabaki zuen. Koperatibaren bidea errazte aldera eta arriskuak gutxitzeko asmoz, Udalbatzak operazioari bere bermea ematea eta etxebizitza edo garajerik saldu gabe geratuko balira, horiek bere egin eta hartzeko konpromisoa hartu zuen.

Lurraren salmentarako izapideak bete, eraikitze proiektua prestatu, finantzazioa lotu eta kooperatiba eratu eta gero, honek ACR enpresa kontratatu du, proiektuaren arabera eraikina altxatzeko. Enpresak kaudimena duela egiaztatu du, sustapenaren atzean dagoen entitateak nahitaezko baldintza jartzen baitzuen hori horrela izatea.

Herriko enpleguari babesa eman eta laguntzeko konpromisoa

Udalak operazioa onartu eta gero, Etxebiden izena emanda eta Ermua aukeratuta, bi urteko erresidentzia, erroldaturik egonda, eta ordaindu zezaketen BOE eskatzaileek, gutun informatiboa bat jaso zuten eraikuntza eta proiektuaren inguruan. Horretan interesa agertu dutenekin zozketa egin zen notarioaren aurrean, kooperatibako kide izateko ordena eta ordezkoen zerrenda zehaztuz.

Udalbatzak eta enpresa eraikitzaileak, halaber, herrian langabezian ditugun langile kualifikatuak kontratatzeko aukera adostu dute. Langabetuen ‘Lanbiden’ izena emanda egon beharko dute, hautatze prozesuak irekiak eta garbenak izango direlako. Halaber, hitzartutakoa Ermuko gremioak ere barne har ditzake, enpresak obran zehar behar dituen egiteko eta lan berezietarako, baldin eta berdintasun eta prezio lehiakorrak izaten badituzte.

Promosa’ Sozietate Publikoak etxebizitza horien inguruko zehetasun guztiak ditu, hortaz, gaiaz edo baldintzetaz sakondu nahi duen orok, bertako langileekin harremanetan jar daitezke. Horretarako Izarra eraikineko egoitzara, -Zearkalea 36ra- joan, bertako 943 17 91 51 telefono zenbakira deitu edo promosa@udalermua.net e-postara idatzi besterik ez dute.

Lotutako albisteak

Imagen
09.05.25
Debre Berhan herri Etiopiarreko ordezkariak Ermuan ditugu

Bi egunez bisitan etorri dira herria berroneratzeko eta hazkunde demografikoari buruzko esperientzia ezagutzera
Imagen
03.04.25
San Antonioko igogailuaren obrak, hasierako lanetan

Aurreikusitako bost hilabeteko epean amaituko dira eraikuntza lanak
Imagen
28.03.25
Udalak Lobiano Kultur Guneko klimatizazio sistema berritu du

Eraginkortasun energetikoa hobetzeko eta eraikinaren kontsumoa optimizatzeko urrats bat gehiago da