Ermuko saneamendua Debabarreneko kolektoreari lotzeko proiektuak aurrerapauso bat eman du

28.04.14
Hirigintza

Ermuko udalak herriko eta Mallabiko saneamenduaren eta Debabarreneko kolektoreekin lotura egiteko proiektuaren aldaketak ukitzen dituen ondasun eta desjabetze espedientea gauzatu berri du. Oraintsu Gipuzkoa Etorbideko 37ko sotoan 30.64 metro karratuko azalera duen lonja okupatzeko eta ordaintzeko aktaren sinadura ekitaldia egin zuen jabearekin. URA, Uraren Euskal Agentziaren eskariari jarraiki, Debabarreneko kolektoreekin Ermuko eta Mallabiko saneamenduaren lotura egin ahal izateko proiektuaren baitan. Hasierako proiektuak Eibarrerako errepidearen eskuinaldean zeukan aurreikusita lotura bat egitea. Proiektu horretan gerora aldaketa bat egin zen, ezkerraldean egitea arrazoizkoagotzat jotzen baitu URAk. Eta horren ondorioz, lonja batean 30,64m2-ko zati bat hartu beharra zegoenez, desjabetze-proiektua handitzeko espedientea hasi eta gauzatu da. Horiek horrela, jabetzarekin akordio batera iritsi eta elkarren artean balio hustu bat adostu da, zeina lau mila eta berrehun eurotik hurbil dagoen.

Orain dela egun batzuk herriko alkate, Carlos Totorikak, Bulego Teknikoko zuzendari, David Henaresek eta jabe zen Mari Nieves Maizteguik, elkartu eta derrigorrezko desjabetze espedientean jasotako zehetasun guztiak barne hartzen dituen agiria sinatu zuten Udaletxean, udalbatzako idazkaria bertan zelarik fede emateko eta juridikoki aholkuak emateko. Hori horrela eta ondorioz, Udalak loja eta ondasun hori URAren esku jarriko du Ermuko saneamendua kolektore orokorrarekin lotu dezan. Horren bidez, gure herrian erabilitako urak Aprazizen, Elgoibarrren, dagoen Hondakin-uren Ariztegira (HUAra) iritsi ahal izango dira, bertan tratatu eta garbitzeko, naturara berriz bueltatu aurretik.

Udalbatzarrak urtarrilean egindako Osoko Bilkuran onartu zuen Ermuko eta Mallabiko saneamenduaren eta Debabarreneko kolektoreekin lotura egiteko proiektuaren aldaketak ukitzen dituen ondasun eta desjabetze espedientea, Gipuzkoa Etorbideko 37ko lonja hori erantsiz, okupazio hori nahitaezkotzat kontsideratuz, Urak egindako eskaeraren ondorioz.

Jarraian eta lasterbidez 2014.01.29ean Udalbatzarren egindako Osoko Bilkuraren akta uzten dizuegu.

Lotutako albisteak

Imagen
11.06.24
Betiondoko aparkaleku berria jada zabalik

148 plaza ditu, horietako bi minusbaliatuentzat. Jada ez dugu aparkatu bidearen erreian, zirkulazioa noranzko bikoitza berreskuratu duelako
Imagen
20.05.24
Zubiaurre eta Zerukoa arteko igogailu publikoa urteko azken hiruhilekorako prest egongo

Gaur hasi dira eraikitzeko lanak zuinketa-aktarekin eta obraren hasierarekin
Imagen
17.05.24
Lomi Power aparkalekuan behin behineko esleipendun izan direnen zerrenda

Zerrenda astearte honetan abonatu erregimeneko autoentzat egindako zozketa publikoaren emaitza da