Ermuko saihesbidea egiteko lanak udan hasiko, atzo esleipena egin ondoren

15.05.14
Hirigintza

Bizkaiko Foru Aldundiak Ermuko saihesbideko obren behin betiko adjudikazioa egin eta iragarri zuen atzokoan. Saihesbidearen obrak guztira 67.844.023,06 euroko zenbatekoa izango du, zergak barne direlarik. Proiektuan diseinatutakoari jarraiki obrek bi zati edo tarte ezberdin izango dituzte eta lanei uda honetan bertan emango zaie hasiera. Oraingo esleipenak ia 22 milioi gutxiagoko kopuru eta aurrezkia suposatzen dute aurrekoarekin alderatuz gero, 2012ko otsailarean bertan behera utzi zena aurreikusitako kostua 89,35 milioi euro baitzen, une hartan. Proiektuko zati edo tarte bakoitzak bere kontratua eta esleipen propioa du: Hori horrela, Uretamendiko tunelari dagozkion lanak Bycam, Mariezcurrena, Asfaltos Olarra eta Nortunel enpresek osatu duten Aldi Baterako Enpresa Elkarteari (ABEE) esleitu zaio, 37.779.200,21 euroko kopuruan, zergak barne. Lana egiteko 24 hilabeteko epea izango du. Beheko Erreka izena jarri zaion zatia, berriz, Sobrino, Cycasa, Viconsa eta Geotunel enpresek osatutako Aldi Baterako Enpresa Elkarteari (ABEEri), egokitu 30.064.822,85 eurotan, zergak barne. Lan hori amaitzeko 32 hilabeteko epea izango du.

Ermuko saihesbidea udalerrian bertan hasten da, Areitiotik datorren N-634 errepidean biribilgune berri bat eraikita. Ondoren, hego-ekialderantz egingo du, Ureta mendia tunel baten bidez zeharkatuz, eta Beheko errekastoaren ibarbidean jarraituko du, aire zabalean, jada Zaldibarko udalerriaren mugen barne, AP-8 autobidearekin paraleloan, Sallabenteko biribilgunearekin lotu arte, azken hori Eibarko saihesbidearekin bat egiten duen lekuan. Guztira, 4 kilometro eta 75 metroko ibilbidea izango du, baita AP-8 autobidearekiko lotune berri bat ere, azken horretan oraingo ordaintokiak lekuz aldatuko direlarik. Ureta mendia saihesteko bi tutuko tunel bat egin beharko da, bana noranzko bakoitzerako, eta tutu bakoitzak 589 metroko luzera izango du. Guztira 1.178 metroko zulaketa egingo da.

Proiektatutako hamaika azpiegitura nagusietatik, honako hauek dira garrantzizkoenak: AP-8rekin lotzeko egingo diren hiru bide-zubiak, guztira 336 metroko luzera hartuko dutenak; Uretamendi Hegoaldeko biribilguneko trenbidearen azpiko pasabidea, 86 metro luzera duena, eta Eitzaga, Oterre eta Kanaleko bide-zubiak, guztira 343 metroko luzera egiten dutenak. Lanak egiten diren bitartean, Bilbo eta Donostia arteko trenbidea desbideratu egin beharko da eta horietan milioi bat metro kubiko lur mugituko da.

Lotutako albisteak

Imagen
11.06.24
Betiondoko aparkaleku berria jada zabalik

148 plaza ditu, horietako bi minusbaliatuentzat. Jada ez dugu aparkatu bidearen erreian, zirkulazioa noranzko bikoitza berreskuratu duelako
Imagen
20.05.24
Zubiaurre eta Zerukoa arteko igogailu publikoa urteko azken hiruhilekorako prest egongo

Gaur hasi dira eraikitzeko lanak zuinketa-aktarekin eta obraren hasierarekin
Imagen
17.05.24
Lomi Power aparkalekuan behin behineko esleipendun izan direnen zerrenda

Zerrenda astearte honetan abonatu erregimeneko autoentzat egindako zozketa publikoaren emaitza da