2014 ko Aurrekontuak Ogasun Batzordean aztertzen hasi dira

16.05.14
Ekonomia eta Ogasuna

Gobernuko taldeak joan zen asteazkeneko bilkuran aurkeztu zituen 2014ko Aurrekontuak Ogasuneko Informazio Batzordean, nahiz eta udal talde politikoei apirilaren 30ean entregatu zitzaien dokumentazio guztia, horien edukia aldez aurretik lantzen hasterik izan zezaten.

2014rako Udal Aurrekontuen helburua herritarrei ematen zaizkien zerbitzuak hobetzea izanik, 20.063 988,03 eurokoa izango da, aurreko urtekoa baino 1.335.656,10 euro gehiago, %7,13 handiagoa alegia.

Alkateak “erreal, solidario, koherente, arrazoizko, soil, enplegu eta azpiegitura sorgarri eta udalerriko gizartearen errealitateari lotutakotzat” jo ditu 2014ko Aurrekontuak, eta “Ermuan aurreko urteetan ezarritako enplegu- eta gizarte-politikekin aurrera jarraitzen lagunduko digute”la esan du.

Alkateak bi ekintza azpimarratu ditu beste guztien gainetik: “lehena solidarioa, eta enpleguaren eta etorkizunaren aldeko apustua berretsi nahi duena, eta bigarrena udal honek gizartetik kanporatzeko arriskuan dauden pertsonei egiten dien arreta bereziaren ingurukoa, gizarte-gaietarako partidaren gehikuntzan islatzen dena, egoerarik txarrenean dauden pertsonentzako laguntza guztiak mantenduz”.

Alkateak krisi-garaiotan eta arauen aldaketa prozesu garrantzitsu honetan egin litekeen aurrekonturik onena dela esan du 2014ko Aurrekontua “zeren herritarrei ematen zaizkien zerbitzu oinarrizkoak mantentzeaz gain, areagotu egiten baitira guztiz garrantzitsuak diren beste partida batzuk ere: enplegua, gastu soziala eta hiri, parke eta lorategien zaintza esate baterako”.

Udal kudeaketaren gardentasunean sakontze aldera, informazioa hobetu dugu

Dokumentazioa bi formatutan egin da: bata aurreko urteetakoaren antzera eta bestea udalaren azken urteko jarduerari buruzko informazio xehatua ematen duena, udalkideei eta herritarrei azken urtean udalak egindako lanaren informazio argi eta garbia, gardena eta objektiboa emateko, udalaren kudeaketa orokorra ezagutarazteko eta, dokumentu horren arabera, lan asko ala gutxi egin den neurtzeko moduko informazioa.

Gainera, talde politikoek beraien proposamen politikoa lantzeko tresna izan daiteke, bai egindakoa kritikatzeko bai eta defendatzeko ere.

Herritarrei kudeaketa gardena, konpartitua eta sektore guztientzat irekia eskaintzeko Ermuko Udalaren ahaleginak bultzatu gaitu udal kudeaketaren memoria hau

Aurrekontuaren funtsezko zati moduan ematera, zeren kontuak ematea ezinbestekoa baita gizarte baten aurrerapausoak ezagutzeko. Horrez gain zerbitzuak hobetzen joateko konpromisoa ere erakusten du.

Aurrekontu parte-hartzaileak

2013ko urria eta azaroa bitartean garatu zen Ermuko herritar guztiei zabaldutako partaidetza-prozesua, eta prozesu horrek udalerriaren beharrizan nagusiak guztion artean identifikatzen eta konpartitzen, eta horiei erantzuteko proposamenak eta ekintza zehatzak ezartzen lagundu du, 2014ko Udal Aurrekontuetan planteatzeko.

Ondorioz, 2014 urteko Aurrekontuetan Ermuko Udalak ezarri dituen lehentasunak eta horiek burutu ahal izateko ekintza zehatzak, partaidetza-prozesu horretan herritarrek landutako beharrizan-lehentasunekin bat datoz, eta horiek enplegua, gastu sozial eta gardentasuna dira.

Enpleguak du lehentasuna…

Alkateak azpimarratu du “aurten, iaz bezala, Toki Enplegu Plana jarriko dugu jardunean eta berori da egin dezakegun ondorio sozialeko ekintzarik garrantzitsuena, herritarrek, laguntza baino gehiago, lana eskatzen dutelako, eta Udaletik, guztiei ez bada ere (ezinezkoa delako) ahalik eta pertsona gehienei laguntzen ahaleginduko gara, interes orokor eta sozialeko obra eta zerbitzuen bitartez, beraien lan-ibilbidea zehazten lagunduz, nahiz eta gure mugak izango ditugun, baina gure herriaren etorkizuna hobea izango den ilusioarekin beti ere”.

Ekintza honekin batera beste ekintza batzuk ere izango dira ekintzaileei enpresa-proiektu berriak sortzen laguntzeko; Torretako Enplegu Zentroan aholkuak ematen diegu langabetuei enplegu-eskaintzen eta prestakuntza-eskaintzen inguruko informazioa emanez eta enplegua aktiboki bilatzeko teknologia berriak erabiltzen irakatsiz; bai eta beraien helburu profesionalak zehazten eta bakoitzaren beharrizanei egokitutako ibilbidea definitzen lagunduz, horretarako behar diren izapideak egiten ere lagunduz.

Aldi berean, gure gizartearen hazkunde eta etorkizunari begira mehatxurik handienetakoa gazteen langabezia da, horregatik enplegua sortzeko politiketara bideratuko ditugu gure ahalegin finantzarioak, eta konponbide magikorik ez badago ere, lan-munduratzeko behar diren lanbide-ezagutzak eman nahi dizkiegu DBH graduaturik ez duten 16 eta 18 urte bitarteko gazteei, hasierako lanbide-prestakuntzako programen eta enpresetan egingo dituzten lan-praktiken bitartez, inguruarekin konprometitutako hiritar moduan garapen osoa suspertuko duten gizarte-hezkuntza arloko ekintzak landuz aldi berean.

Ez ditugu ahaztu ezta ere goi-mailako ikasketak egin dituzten gazteak, eta lan-merkaturatzeko trebatzen duen prestakuntza-plan bat diseinatu dugu beraientzat Izarra Centre enpresa-gunean.

… eta gastu sozialak

Joan den urtean bezala, gizarte osoa orokorrean, eta ermuko familia asko bereziki, jasaten ari den egoera ekonomiko larriaren ondorioz, gastu soziala lehentasunezkoa da 2014rako Aurrekontuen proiektuan.

Ildo horretatik, porrot ekonomikoa egiteko arriskuan dauden familiei laguntzeko planei lehentasuna ematen jarraituko dugu eta gizarte-bazterkeriaren kontra borrokatzen, gizarte-prestazio ezberdinak egokitasunez kudeatuz.

Lanean jarraituko dugu gizarte-bazterkeriaren kausei aurrea hartzeko eta behar den guztia egingo dugu egoerarik txarrenetan dauden pertsonen gizarteratze- eta lan-munduratze mailarik handienak lortzeko, bai eta Ermuko pertsona eta taldeen normalizazio-aukerak benetan berdinak izan daitezen lortzeko.

Mendeko pertsonei arreta ematen jarraituko dugu, bai beraien mendekontasuna aitortzera bideratutako eskaerak kudeatuz, bai jada onartutako egoeren jarraipena eginez, zaindarienganako arreta ere alde batera utzi gabe.

Berariazko arreta emango diegu barne-egituratze prozesuetan dauden eta elkarbizitzan arazoak dituzten familiei, eta berezi bereziki zailtasunak dituzten adingabeei.

Hori guztia Toki Administrazioaren Arrazionalizazio eta Jasangarritasunaren Legeak udalerrien gizarte-gaietako eskumenen eta horien finantzaketaren erabateko aldaketa suposatu duen arren. Hala eta guztiz ere, Ermuko Udaleko gobernuko taldeak uste du udal administrazioak, herritarrengandik hurbilen dagoena eta herritarrek eskurago dagoena izanik, ahalegin berezia egiten jarraitu behar duela gai horretan, horregatik krisi-garai honetan ere gizarte-babesa mantentzen jarraitu nahi dugu, nahiz eta gai batzuk gure eskumenekoak ez diren.

Gardentasuna ahaztu gabe …

Bestalde Udalak bere kontuetan lehentasuna eman dio, halaber, gardentasunari, informazio publikoaren eskuragarritasuna eta gobernu ona arautzen duen 19/2013 Legearen aplikazioari, horregatik udalaren gardentasuna areagotzen jarraituko dugu, egiten diren jarduerei eta Ermuko herritarrek eskuratu ditzaketen prestazio eta zerbitzuei buruzko informazioaren bitartez Udala herritarrengana ahalik eta gehien hurbiltzeko,Transparencia Internacional de España gobernuz kanpoko erakundeak landu duen metodologiari egokiturik, Udalak bere jarduerari buruzko informazioa hiritarrei helarazteko erabiltzen dituen komunikazio-bideak areagotuz eta bereziki idatzizko argitalpen baten bitartez, udal jarduerari buruzko eduki interesgarriak jasotzeko”.

Alkateak gainera ondorengoa azpimarratu du. “herritarren partaidetza sendotuko dugu erabaki publikoak hartzeko orduan emango dugun informazioaren eta erakutsiko dugun gardentasunaren bitartez, tokiko demokrazioaren kalitatea sustatzeko bide moduan, horregatik informazio batzordeen bilkuren publikotasuna aldarrikatuko dugu, hiritarrak ere bertan izatea sustatzeko, eta Udalbatzarraren eta informazio batzordeen bilkurak on line hedatuko ditugu aurrez grabatutako emanaldian, hiritarrek herriko gaien inguruko eztabaiden berri zuzenean jakin dezaten”.

… ez eta hiriaren mantentze-lana ere

Bestalde, Alkateak, ondorengoa ere argi utzi du: “Aurrekontu honen beste helburu garrantzitsu bat azken urteotan lortutako zerbitzuak mantentzea da, gure hiritarrek hiri garbia, erosoa, zaindutako berdeguneekin, eta etorkizunari begira dagoen hiri baten mailako kultura-, kirola- eta aisia-eskaintza merezi dutelako”.

Ermuko hiritarren bizi-kalitatea kalitatezko zerbitzu publikoak mantenduz bermatu nahi dugulako, hiriaren mantentze-lanetarako partidak ere gehitu egin ditugu, parkeak eta lorategiak mantentzeko bereziki, garapen iraunkorreko eta hiriaren eraldaketa urbanistikoa areagotzeaz batera, Ermuaren etorkizuna sendotuko duten inbertsioak eginez.

Zorroztasun ekonomikoa

Alkateak “Aurrekontu hauetan inbertsioa, diru-aurrezpena eta gastuaren kontrola batera azaltzen dir”ela azpimarratu du, ondorengoa gehituz: “eta hori irudimen, ahalegin eta lan handiz lor daiteke bakar bakarrik, eta batez ere ezinbestekoak ez diren partidak murriztuz eta herritarrentzat funtsezkoak diren haiek handituz”.
Alkateak gogorarazi du “kontuak inoiz baino zorrotzagoak direla eta gastu arruntak gutxitzen dituztela, azalekoa dena soilik murriztuz”. Zerbitzuak mantentzearen aldeko apustua egiten da partidarik garrantzitsuenetan “lehentasuna duten haiek mantenduz, eta areagotuz batzuetan, nahiz eta horietako batzuk gure eskumenekoak ez diren.”.

Alkatearen ustetan “2014ko Aurrekontu hauek kontuak onbideratuta edukitzeagatik egoera ekonomiko berriari egokitzen jakin duen udal baten bideragarritasuna bermatzen dute, eta horren etekina ateratzen ari gara diruzaintza-geldikin positiboa eta zorrak ordainduta ditugulako”.

Ildo horretatik Alkateak ondorengo nabarmendu du: “horrekin gure Udalak hornitzaileei ordaintzeko epea bataz beste 20,85 egunekoa izatea lortu dugu, abenduaren 29ko 3/2004 Legea aldatzen duen uztailaren 5eko 15/2010 Legean ezarritako 30 eguneko epea baino gutxiago, non merkataritzako eragiketetan berandutzaren kontra borrokatzeko neurriak ezartzen baitiren. Begi bistan da dexente hobetzen dela hornitzaileei fakturak ordaintzeko legezko epea, enpresari txiki eta ertainen jarduera eta enpresa horien enplegua mantentzen lagunduz”.

Hain zuzen ere, diru-aurrezki garbiak lortzeko xedez azken sei urteotan gastua arrazionalizatu eta geldiarazteko aplikatu den zorroztasun ekonomiko, aurrekontu-egonkortasun eta gardentasun politikak, Ermuko herritarren beharrizanei erantzuteko aukera ematen digu orain, aurreztutako baliabide horietako batzuk erabiltzeko moduko egoera ekonomikoan baikaude gure inguruko beste administrazio publiko batzuek baino baldintza hobeetan Ermuko familiak eta enpresak bizi duten krisialdia gainditzen lagunduko diguten inbertsioak egiteko.

Hori nagusi izanik ere “badakigu koherentziaz egin behar dela doikuntza hori, alde batera utzi ezinezko bi printzipiori begirik kendu gabe: udal zerbitzu publikoak emateko behar den hurbiltasuna eta kalitatea, eta gizarteak behar dituen inbertsio publikoen bitartez zuzentzen ahaleginduz beti ere: ikastetxeetan hobekuntzak eginez, HLPPren teilatua konponduz, luminariak erosiz eta espazio publikoak kirol-ekipamenduekin hornituz esate baterako”.

Aldi berean, gure zorraren zenbatekoa murrizten jarraitzen dugu eta horrekin batera horrek suposatzen duen gastu finantzarioaren zenbatekoa, hainbesteraino non 2013ko abenduaren 31n udal zorraren zenbateko osoa de 1.058.788,84€koa zen (65,10€ biztanleko), 2013ko urtarrilaren 1ean udalerrian zen biztanleria kontutan izanik (16.262 biztanle).

Bizkaian udalen zorraren bataz bestekoa %20an dago, eta 2013ko urtarrilaren 1ean Ermuko Udalaren zorra %9an zegoen.

Nolanahi ere, egun murgilduta gauden egoera ekonomiko eta sozial gogor honetan gure gastu arrunta kontrolatzeko ahaleginean mantentzea komeni da, ezarritako muga batzuen barruan izan arren, Ermuko herritarren beharrizanei erantzungo badiegu gure ahalmen ekonomiko eta kudeatzailea mantentzeko, 2013an ekin genion bideari jarraituz, ekonomia- eta enplegu-jarduerak sustatu, garatu eta laguntzeko, bai eta porrot ekonomikoa izateko arrisku larrian dauden familien egoerari erantzun ahal izateko.

Aldi berean Ermuko Udalaren ahalmena mantendu nahi dugu udal kudeaketaren eguneroko erronkei aurre egiteko: hiria mantentzea eta orekaz haz dadila ahalbidetzeko, baliabide eta zerbitzu publikoak eskuratzean pertsonen berdintasuna bermatzeko eta hiritarren eta udalaren arteko harremanak errazagoak eta arinagoak izateko, enpresa eta merkataritza-jardueraren bitartez aberastasuna eta enplegua sortzeko, herritarren beharrizan ahalik eta gehienei eta ahalik eta egokien erantzungo dien administrazio bat eraikitzeko, etxebizitza babestuak eta herritarrek behar eta eskatzen dituzten zuzkidura eta ekipamendu berriak eskuratu ahal izateko lurzoru-politikak suspertzeko, azken finean gure herritarren bizi-kalitatea hobetzea helburu duen jarduera publikoa garatzeko, jarrera ireki eta solidarioa erakutsiz aldi berean.

Alkateak Aurrekontua asmo handikoa dela esanez amaitu du “baina ziur gaude, nahiz eta oraindik gauza asko geratzen zaizkigun egiteko hurrengo urteetan, gure ekonomiaren egoerarengatik 2014 honetan planteatzerik izan ez ditugunak, gai izango garena herritarren eskaerei eta beharrizanei erantzuteko, Udalaren eta hiritarren arteko elkarlanaren eta denon ahaleginaren bitartez”.

Hemendik aurrera Aurrekontuak Batzordean eztabaidatuko dira eta udal talde politikoek beraien zuzenketak eta proposamenak aurkeztuko dituzte, gero, hilabeteko epean gutxi gorabehera, Udalbatzarrak Aurrekontuen Proiektua hasierako izaeraz onetsi eta, ondoren, herritarrei aurkezteko.

Informazio gehiago

Lotutako albisteak

Imagen
16.04.24
Trakzio Mekanikoko Ibilgailuen gaineko aurtengo Zerga ordaintzeko hilabete izango bihartik hasita

Gure herrian dauden 8.258 motordun ibilgailuen titularrek apirilaren 17tik maiatzaren 17ra izango dugu borondatez ordaintzeko epea
Imagen
10.04.24
Tanttaka taldeak 'Del color de la leche' antzezpenaz dator Ermua Antzokira

Nell Leyshonek idatzitako izenburu bereko liburuaren egokitzapena, irakurtzen eta idazten ikasteko ametsa zuen neska gazteari buruzkoa, ostiralean, 20:30ean
Imagen
El equipo de gobierno en el momento de votar
25.01.24
26 milioi euroko Udal aurrekontua onartu du Ermuak

Elkarrekin Ermuak eta PPk aurkeztutako zuzenketak ez dira onartu