Ermuak kaleko argitarian LED teknologia ezarri eta argindarraren faktura heren batera murriztu du

30.05.14
Hirigintza

Ermuak argiteria publikoaren faktura bi heren gutxitu eta C02 isurtzea murriztu egin ditu, hiriguneko argien zati batean LED teknologia ordezkatu eta berriztu ondoren. Udalak argiteria publikoko kontu-ikuskapen energetiko bat egin zuen iaz, gure hiria eremu horretan zuen egoera ezagutzeko, Kanpoko Argiteriako Instalazioetako Eraginkortasun Energetikoko Araudiaren arabera, hain zuzen ere. Kontu-ikuskapenaren helburua energia-kontsumo potentziala gutxitzeko argiteria publikoaren egoera aztertzea zen eta, era berean, hori hobetze aldera -eraginkortasun energetikoaren bila- proposamenak jasotzea. Gure argi-kalitatea hobetzea ahalbidetzen duten aldaketei aurre egin ahal izateko, Udal honek 150.000 euro inbertitu ditu luminarien argiak aldatu eta telekudeaketa sistema ezartzeko. Ermuko herriak gutxi-gorabehera 16.280 biztanle eta 2.113 luminaria ditu.

Herritarren parte hartze prozesuan, ermuarrek kezka kontsumo energetikoaren inguruko kezka ere badutela agerian geratu zen, hori dela eta, kontu-ikuskapenaren ondorioak argiteria publiko-sistema hobetzeko aldaketak egitea proposatu eta zonak zehaztu ditu eta, Udalak non eragin behar duen zehaztuz hain zuzen ere. Ikerketan jasotako dokumentaziotik ondorioztatzen da, herrian jarritako potentziaren guztizko, % 34k murriztapena du fluxu-erreduktoreen erregulazioari esker. Ordea, gainerako % 66ak ez du murriztapen sistemarik.

Argiteria urria eta kale-argi zaharrak

Argi-puntu bakoitzean egindako datuei dagokienez, neurketen % 81etan gehiegizko argi-maila dagoela islatzen dute, % 13 kasuetan maila eskasa dago, maila okerra % 3a baino zerbait gutxiagoa da eta argiztapenik ez dago neurketen % 4tako kasuetan (lanparak erreta egon edo luminaria ezagatik). Gainera, gure herriak 89 merkurio-lurrun luminaria ditu, jarritako potentziaren % 3,42 izanik, sistema eraginkorrago eta gutxiago kutsatzaileengatik ordezkatzen joango direla.

Kontu-ikuskapenean proposatzen diren hobekuntzen artean prebentzio-mantenua aurkitzen da, era berean, monitorizazioa, erregulazioa, lanparen potentziak jaistea, koadroetan kontratatutako potentzia murriztea eta kostuak baita ere estutu izatea.

Ermuaren datuak beste udal batzuek dituztenekin bataz beste alderatzen badira, gure herriak beste herriekiko % 27ko argi errendimendu altuarekin konparatuz, % 36 erregistratzen du, % 13ren errendimendu ertaina, beste herrialdeetan % 41koa izanik, eta errendimendu baxuaren % 26, beste herri batzuen % 6ren aurrean.

Auditori edo ikerketaren gomendioak ikusita, eta argiteria guztiaren aldaketak dakarren aurrekontua kontuan izanez, Udal honek kontsumo handiagoa duten instalazioak lehen fase batean berritzea erabaki du, N-634 Bizkaia eta Gipuzkoa Etorbideetan, Zearkalean, VI Centenarion eta Zubiaurren, hain zuzen ere. Tarte hauek udalaren arteria nagusiak osatzen dituzte eta ibilgailu astun eta arineko trafiko handiagoa jasaten dute, baita oinezkoen pasabidea ere.

Energia aurreztea; mantenu kostua eta CO2 isurtzea gutxitzea dira helburu nagusiak

San Pelaioko plazaren inguruan gertatzen den argi-poluzioa ezabatzeko barreiatzaile zenitalik gabeko lanpara esferikoak ordezkatzea erabakitzen da ere, San Pelaio eta Diputazio kaleen artean, Miguel Ángel Blanco kiroldegitik doan tartean, 15 zenbakira arte, Extremadura Zeharbidean eta Ursolo Zeharbidean baita ere.

Ordezkatutako luminaria guztietan LED-a lanparak jarri dira potentziak balio adierazgarri batzuetan txikiagotu ahal izanez. Bestalde, luminaria bakoitzean gailu kontrolatzailea jarri da osatu den telekudeaketako sistema, MOD CIRLAMP deritzona, argiteriaren kontrol egin eta hori doitzeko ardura izango duelarik, eraginkortasunaren mesedetan.

Neurri honekin Udal honetatik energia-aurrezpenak handitzea bilatzen da, baita mantenu-kostuak txikiagotzea, CO2 isurtzeak murriztea eta argiteria publikoaren kudeaketa hobetzea. 2013an luminaria publikoaren ordezpenarekin hasi genuen eta 2014 honetan zehar jarraituko duen prozesua izango da.

Lotutako albisteak

Imagen
09.05.25
Debre Berhan herri Etiopiarreko ordezkariak Ermuan ditugu

Bi egunez bisitan etorri dira herria berroneratzeko eta hazkunde demografikoari buruzko esperientzia ezagutzera
Imagen
03.04.25
San Antonioko igogailuaren obrak, hasierako lanetan

Aurreikusitako bost hilabeteko epean amaituko dira eraikuntza lanak
Imagen
28.03.25
Udalak Lobiano Kultur Guneko klimatizazio sistema berritu du

Eraginkortasun energetikoa hobetzeko eta eraikinaren kontsumoa optimizatzeko urrats bat gehiago da