Gastronomia ardatz izango kalean gauzatuko diren jardueraz lepo datorren asteburuan
Gastronomia Jardunaldiak, bere azken txanpan sartuko eta ekintzen mamiari helduko datozen egunetan. Nolanahi ere, oraindik eta igandera artean badugu zer ikusi, edan edo dastatu. Bihar egun nagusia biziko dugu plazan egingo den azokaren hamalaugarren edizioarekin. Berrogei bat erakusle inguru bilduko dira herriko plazara bere produkturik gorenenak erakutsi eta dastatzera emateko. Aukera zabala egongo da, besteak beste, jatorrizko izendapendun ardoak, sagardoak, txakolinak, olioak, pateak, perretxikoak, marmeladak, kontserbak, gaztak, gozoak, txokolatea eta beste hainbat produktu. Batzorde antolatzaileak saria emango dio postu onena jartzen duenari.
Euskal Birusak aurreratu egingo du ‘Ermua kantuan’ jarduera eta, hilaren amaieran egin ordez, bihar gauzatuko du. Taldearekin bat ateratzeko Beñat Aiartza dago gonbidatuta. Ekimena 12:30etan hasiko da.
Arratseko 3etatik aurrera paella erraldoi herrikoia dastatzeko aukera izanen dugu. Lau (4) eurotan paella errazioa, ogia, ura edo ardoa eta kafea jan ahal izango dugu kalean. Bildutako dirua helburu solidarioa izango du, krisialdiak jota eta arazoak bizitzen ari diren familientzat izango baita.
Arratsaldean, izena eman duten bikoteek bakailao txapelketan parte hartu ahal izango dute. Bikote irabazleek herriko ostalaritza establezimenduak afariak dastatzeko baleak eskuratuko dituzte, lehenak lau lagunentzat eta bigarrenak, bi pertsonentzat, ohiko diplomez gain. Arratsaldeko zazpietatik aurrera txistorra jana izango da, 1,50€ren truke pintxoa eta edaria izanik. Txistorraren salmentatik bildutako diru kopurua Caritaseko kideei emango zaie laguntza gisa, Haziak proiektua finantzatzeko.
Gauez herriko dendak zabalik egonen dira hamar eta erdietatik goizaldeko ordu bat eta erdietara bitartean. Gau berezia izango da eta merkatariek deskontuak egin eta opariak egingo dizkiete bezeroei. Arratsaldetik hasita, herriko hainbat puntutan jarduerak edukiko ditugu.
Gaur upeltegi baten aurkezpena eta ardoen dastatzea
Gaur arratsaldean, Piedemenote upeltegiak bere salda eta ardoak aurkeztuko dizkigute horiek dastatzen lagunduko gaituztelarik. Ekitaldia Lobiano Kultur Gunean izango da, arratsaldeko zazpiak eta erdietan. Ekitaldia zuzeneko musikaz girotuko du, Sonikete taldeak joko baitu dastatzea egiten den bitartean.
Lotutako albisteak

Baliabide ekonomiko nahikorik ez duten pertsonentzat, hileko diru-sarreren arabera

Euskaraldiaren baitan, 9etatik 21etara doan bisitatu daiteke igandera arte

Ostiraleko 20:30etan, gazteleraz. Sarrerak 8 €uro balio du