Unebide Obras y Contratas S.M. enpresak Ikastolako estalkiak irazgaiztuko ditu

22.07.14
Hezkuntza

Unebide Obras y Contratas S.M. enpresak Anaitasuna Ikastolako estalkiak irazgaiztzeko lanak egiten ari da aurreko asteaz geroztik. Azkoitiako firmak obra 170.178,00 €uroren truke egingo du, BEZ barne. Kopurua enkantera ateratako kopuruaren azpitik dago, hain zuzen ere ia heren bat (%32,345) gutxiago baita. Eusko Jaurlaritzak 150.922,54 €tako diru-laguntza emango dio gure udalari, konponketa hori egin dadila finantzatzen laguntzeko, Hezkuntza, Politika Linguistikoa eta Kultura Sailburuak 2013ko abenduaren 4ko Aginduan –Udalaguntza 2013 izenaz ezagutzen den xedapenean- arautzen zituen laguntza ildoari jarraiki. Jaurlaritzak emango duen diru-kopurua hasierako aurrekontuaren %60 da.

Lehiaketara hiru enpresa aurkeztu dira; Construcciones Olabarri S.M., Baskolan Construcción eta Unebide Obras y Contratas S.M. Kontratazio-mahaia hainbat aldiz bildu da, lehenengoz ekainaren 25ean eta aurkeztutako agiriak aztertu eta gero, horiek ontzat eman eta enpresa guztiak onartu zituen prozesuan parte hartzeko. Egun hartan enpresek proposatutako obra-planak, aukera berdintasunekoak eta hobekuntzak baloratu zituzten. Bigarren bilera, uztailaren 2an egin zen enpresei bertaratzeko gonbitea luzatuz, guztien aurrean proposamen ekonomikoen gutun-azalak irekitzeko xedez.

Enpresa bakoitzaren proposamenak, BEZ barne, ondorengo taulak zehaztutakoak izan ziren:

ENPRESA

P. EKONOMIKOA

UNEBIDE OBRAS Y CONTRATAS S.L.

170.178,00 €

CONSTRUCCIONES OLABARRI S.L.

215.935,31 €

BASKOLAN CONSTRUCCIONES

193.244,79 €

Baldintza pleguan ezarritakoarekin bat, ondoren zehazturiko formula aplikatu zen puntuazioak zehazte aldera:

70

X

Lizitazio prezioa

_

Eskaintza prezioa

Lizitazio prezioa

_

Eskaintza prezioa + p. onuragarriena

Enpresa bakoitzari emaniko puntuazioa balorazio ekonomikoa deritzan laukitxoaren azpian zehazten dena da, horri aldez aurretik 2. gutun-azala baloratu ondoren emanikoa batuaz gero, lehiaketan guztira izandako emaitza delarik.

ENPRESAren izena

B. Ekonomikoa

2. gutun-azala

Guztira

UNEBIDE OBRAS Y CONTRATAS S.M.

70,000

19,00

89,000

CONSTRUCCIONES OLABARRI S.M.

30,370

19,50

49,870

BASKOLAN CONSTRUCCIONES

50,022

11,80

61,822

Hori horrela eta emaitzaren arabera, Anaitasuna Ikastolako estalkiak irazgaiztzeko lanak Unebide Obras y Contratas S.M. enpresari egokitu zaio. Azkoitiako firmak obra 170.178,00 €uroren truke egingo du, BEZ barne. Enpresak hilabetea du lanak egiteko, uztailaren 16ko asteazkenean egin zen zuinketa-aktaren ondorengo egunetik kontatzen hasita, abuztuaren 17ra bitartean.

Udalaren jabetzakoak diren eraikinak mantentzeko erakundeak urtero egiten dituen jardueren barne dago jarduera hau. Aurtengoan, Ikastolako estalkia konpontzea aurreikusi da itoginak zeudelako, 251.537,57 € uroko aurrekontuaz, BEZ barne.

Lotutako albisteak

Imagen
09.07.25
2025-2026 ikasturterako materiala herriko dendetan erosteagatiko laguntzak

Eskaerak irailaren 1etik aurrera aurkez daitezke eta laguntzek ia berrehun mila euroko zuzkidura dute
Imagen
25.06.25
Ermuko Udalak II. Haur eta Nerabeen Tokiko Plana onartu du

Sei helburu orokor eta 30 ekintza zehatz jasotzen ditu dokumentuak 2025-2028 epealdirako
Imagen
17.06.25
'Ermua, Hiri Lagunkoia’ taldeak eta LHko ikasleek espazio publikoetako bizikidetzari buruzko gogoeta egin dute

Belaunaldien arteko tailerren bidez gatazkak saihesteko formulak landu dituzte