BI-2301 errepidean asfaltatze lanak egingo gauez
Udal Hirigintza eta Segurtasun alorrak ezagutzera eman dutenez gaurko gauetan asfaltatze lanak egingo ditu BI-2301 errepidean Zubiaurre kaleko 26tik Okin-zuri kaleko 5era. Lanei hasiera emango zaie gaueko 10etan eta guztia aurreikusi bezala badoa, goizaldeko 6etan amaituko. Lanak gauez eta abuztuan egitea erabaki da, zonalde horretan trafiko intentsitatea oso handia delako eta horri eraginik gutxiena egiteko helburuaz. Lan horiek direla-eta, noranzko ezberdina daramaten automobilek txandaka pasa beharko dute hainbatean. Zonaldea seinaleztaturik egongo da eta adierazpenak ematen langile bat ere egongo delarik.
Bizkaiko Foru Aldundia asfaltatzeko-lanak egitearen arduraduna da eta Ermuko Udalak lagundu du herritarrei jakinarazten, lanak-egiteko oztopatzen duten kotxeak eta edukiontziak kentzen.
Jarraian, uneko egoeraren argazkiak uzten ditugu asfaltatzeko-lanak egin baino lehen. Gainera, lanak egingo diren makinak eta ohar informatiboak atarietan ikus ditzakete.
Lotutako albisteak
Lanak astelehen eta astearte gauean egingo dira, katenaria korronte elektrikorik gabe utzi behar delako
Zerbitzuz kanpo egongo da, astelehen goizetik astearte arratsaldera arte
Martxoaren 13ra arte ekarpenak@udalermua.net helbidera bidal daitezke