Ermuak bat egingo du Europako 2014 Mugikortasun Astearekin
Ermuak beste urte batez bat egingo du Europako Mugikortasun Astearekin. Europar Batasunera bildutako estatu guztiek datorren astean gauzatuko dute 2014ko edizioa, irailaren 16tik 22ra bitartean, hain zuzen ere.
Aurtengo leloa “Zure aukera: kalea hobea” da eta Ermuak ekimenarekin bat egingo du hainbat jarduera biltzen dituen egitarau herrian gauzatuz irailaren 16tik 22ra bitarteko egunetan. Ekimen eta jarduera horien helburua mugikortasun jasangarria izan dezagula ahalbidetuko duten etengabeko neurriak hartuz herriko agintariek.
Egitarau eta jardueren bidez agerian jarri nahi da mugitzeko aukerak ditugula gutxiago kutsatzen duten garraioak erabilita.
Herrian bertan gauzatuko diren neurri iraunkorrak
- Ikastetxetara oinez edo bizikletaz joateko taldeak eratuko dira.
- 2014ko Udal Enplegu Plana abian jarriko da. Mugikortasun jasangarri baten aldeko neurriak aztertzeko, analisi-proiektua egingo da.
- Ikastetxeak ditugun zonaldeetan abiadura muga doitu eta jaitsi egingo da.
- TAO jarri izana ebaluatuko da, automobil eta oinezkoen arteko harremana arautu izana ardatz hartuta.
Ingurumen Sailak herritar orori zabalik dauden jarduera hainbat antolatuko ditu, esaterako: tailerrak, ikastaroak, hitzaldiak, eta abar…
Jarduera egitaraua
- Irailak 16, asteartea
- Oinez Eskolara. Aste osoan zehar Eskolabarri ikastetxera kideek oinez igoko dira. Goizeko 8:45tik 9:15ra bitartean.
- Bizikletak konpontzen ikasteko oinarrizko tailerra. Orbe Kardinalaren plazan, arratsaldeko 6etatik 8etara.
- Irailak 17, asteazkena
- Oinez Eskolara. Aste osoan zehar Eskolabarri ikastetxera kideek oinez igoko dira. Goizeko 8:45tik 9:15ra bitartean.
- Bizikletaz trebetasunez erabiltzen ikasteko ikastaroa. San Pelaio plazan, arratseko 5etatik 7etara.
- Irailak 18, osteguna:
- Oinez Eskolara. Aste osoan zehar Eskolabarri ikastetxera kideek oinez igoko dira. Goizeko 8:45tik 9:15ra bitartean.
- Hitzaldia: Mugikortasun jasangarriaren bila Donostian egindako jarduerak. Lobianon arratsaldeko 7etan.
- Irailak 19, ostirala:
- Oinez Eskolara. Aste osoan zehar Eskolabarri ikastetxera kideek oinez igoko dira. Goizeko 8:45tik 9:15ra bitartean.
- Bide segurtasunari buruzko tailerra. San Pelaio plazan, arratseko 5etatik 7etara.
- Irailak 22, astelehena:
- Ibilaldi cicloturista herriko kaleetan zehar. Orbe kardinalaren plazan arratseko 7etatik aurrera.
Lotutako albisteak

Ermuan intsektuaren arrautza oso gutxi aurkitu dira, baina lagundu egin behar dugu eta ez dugu ura pilatzen utzi behar

Informazio eta parte-hartze saioa astearte honetan, ekainak 10, izango da 18:30ean Lobiano Kultur Gunean

Debabarrenak etxera bidaliko ditu jaso ez diren txartelak