El Niño eta El amanecer del planeta de los simios 3D ikusgai Ermua Antzokian

16.09.14
Ermua Antzokia

Zine programazio berri bati hasiera emango dio Ermua Antzokiak. Osteguneko zineklubean Jim Jarmusch zuzendari independentearen azken lana ikusi ahal izango dugu. Jarmuschek Extraños en el paraíso’ edo ‘Dead man’ bezalako tituluak filmatu zituen aurretik ospea lortuz. Oraingo honetan banpiroen istorio erromantiko eta dekadentearekin datorkigu, honekin Epaimahaiaren saria jaso izan zuelarik Sitgeseko jaialdian. Lanaren titulua ''Sólo los amantes sobreviven'' da eta Tanger eta Detroiten suntsituen artean bizi diren Adam eta Eve bikote banpiroaren bizitza kontatzen digu. Horiek mendeetan zehar maitatu diren arren, Everen ahizpa gazte kontrolaezinaren etorrerak krisialdi sakona eragingo du bien artean. Ohikoa den bezala, zuzendariak kritikariak aldeko eta kontrakoen artean banatu dituen arren, ugari dira azken urteetan egin duen filma onena dela azpimarratzen dutenak eta sentimenduak, sentsazioak eta irudi erakargarriak filmatzeko gaitasuna duela azpimarratu dutenak. Filma jatorrizko bertsioan proiektatuko dugu gaztelaniazko azpitituluekin, iluntzeko 8:30etan.

Zine komertziala larunbatean emango dugu, arratsaldeko zazpi eta erdietan orain pil-pilean dagoen filma espainiarra emanez. Daniel Monzón zuzendariaren (Celda 211, La caja Kovak) azken lanaz ari gara, ‘El Niño’ titulukoaz ari gara. Aktore bikain sorta bildu du: Luis Tosar, Jesús Castro, Eduard Fernández edo Sergi López esaterako. Gibraltarren jarduten duten trafikante taldeetan zentratzen da bi ikuspegi ezberdin eta kontrakoak aztertuz: zonaldean jarduten duten kapo handien atzetik dabiltzan polizia bikotearena eta miseria gorritik ateratzeko banda horietan sartu nahi duten gazteena. El Niño thriller bikaina da, Ipar Amerikakoen mailan dagoena, produkzioan ezik, gidoiaren kalitatean eta aktore protagonisten interpretazioan. Filma larunbat arratseko zazpi eta erdietan, igande gaueko 10etan eta astelehen iluntzeko zortzi eta erdietan ikusi ahal izango dugu.

Asteburuko bigarren proposamena ''El amanecer del planeta de los simios'' da, Matt Reeves zuzendariarena eta 3Dimentsiotan proiektatuko duguna. Tximinoen planetak abenturazko eta fikziozko zinearen epoka bat markatu zuen. Orain tximino aurreratu taldeak, Cesar izenekoak gidatzen zituenak, lurraren kontrola lortzeko prozesuaren arrazoiak ezagutzeko unea da. Filma ez da saga zinematografiko ospetsuaren jarraipena, filma ona da, epikaz, akzioz eta ikuskizunaz beterikoa. Lan sendoa, azkarra eta entretenigarritasunaz urrutiago duen mezua duena. El amanecer del planeta de los simios titulua 3D proiektatuko dugu, larunbat gaueko 10etan eta igande arratseko zazpi eta erdietan.

Haurrentzako emanaldiari dagokionez, arratsaldeko 5etan Disney faktoriaren lan bikaina ikusi ahal izango dugu ''Campanilla, hadas y piratas'' titulua duena. Campanillak eta bere lagunek Skull Rockeko piratei aurre egin beharko diete, hauts urdina berreskuratzeko. Disney etxeko lan guztiek bezala magia, dibertsioa eta adiskidetasuna uztartzen du kalitatez.

Argibide gehiagorako, ikus Antzokiaren mikrositea.

Lotutako albisteak

Imagen
13.05.25
‘Los pecadores’ eta ‘Muy lejos’ filmak Ermua Antzokiaren asteko zine proposamenak

Asteko karteldegian baita ‘La historia de Souleymane’ eta ‘Una noche en Zoopolis’ daude
Imagen
07.05.25
Korrontzi eta Alboka Musika Eskolako Bandaren kontzertua

Ermua Antzokian, ostiraleko 20:30 etan. Sarrerak 10 euro
Imagen
06.05.25
"Sorda" eta "Confidencial", asteko zine egitarauko protagonistak

"El segundo acto" eta "Misión Panda en África" ere ikusgai izango ditugu datozen egunetan