‘Ura’k saneamendu sarera lortzeko lanei amaiera emango N-634 errepidea asfaltatuz

17.09.14
Hirigintza

‘Ura’k, Uraren Euskal Agentziak, aste honetan Ermua-Mallabia kolektorearen bidez gure herria Debabarreneko saneamendu sarera lotzeko egin dituen lanei amaiera emango die, 634 Errepidean ukitutako espazioak asfaltatuz, udal bulego teknikoari aditzera eman dioenez. ‘Ura’k ostegunetik ostiralera bitarteko gauean Ermuko ur zikinak sarera lortzeko prestatu dituen arketa edo kutxatilak eta zabaldu zituen lubakiak asfaltatuko ditu. Lanak A-8 autobidera sartu eta irteteko gunearen aurrean eta Gipuzkoa Etorbideko 37. eraikinaren aurrez-aurre egingo dira. Urak tarte horiek fresatu, asfaltoko aglomeratu berria jarri eta bide markak pintatzea kontratu ditu. Lanak gauez egingo diren arren eragina izan dezakete trafikoan, horregatik zonaldea egokiro seinaleztatuko da eta automobil gidariei pasatzen laguntzeko langileak jarriko dira. Horrez gain, Herritarren Segurtasun Alorrak zerbitzuan egongo diren Udaltzain agenteak koordinatuko ditu lanak egokiro eta azkar egin daitezen laguntzeko eta segurtasunaz arduratzeko.

Bart gauean –irailaren 16tik 17ra bitartean- Urak obra egin bitartean jarrita izan duen bypass kendu eta hodi estuagoa zuen kutxatila zaharra baliogabetu du, herriko ur zikinak bildu eta eskualdeko saneamendu sarera eramango dituen berria abian jarriz. Kutxatila zaharra birritan gainezka egin izan du iraileko hamabostaldi honetan gertatu izan diren ekaitzen ondorioz. Kutxatila zaharra zerbitzuz kanpo uzteko eta konexio berria funtzionatzen jartzeko lanak egin bitartean, Urak ponpa batez baliatu izan da. Zonaldea seinaleztatuta eduki dute plastikozko eta koloretako obra barrerak erabiliz –argotean new jersey izenez ezagutzen direnak- eta trafikoa zuzentzen lagundu duten langileez baliatuz.

Lotutako albisteak

Imagen
06.11.25
Urko eta Mantxibar-Oterreko babesa indartuko du Ermuak, plan berezi bana idatziz

Udalak mendi bien Plan Bereziak idazteko lehiaketa deitu egin du
Imagen
27.10.25
Bide publikoan dauden fatxadetako pintadak garbitzeko ezohiko programa

Jabeek, erkidegoek eta errentariek eskatu ahal izango dute eta doakoa izango da udalak gain hartuko duelako
Imagen
09.10.25
Foru Aldundiak saneatu eta asfaltatu egingo du Zubiaurreko goialdea

Astelehenean hasiko dira obrak "Irudi" zaharretik "Frankfurt" tabernaren bidegurutzeraino doan tartean