Hogeita hamar gaztek parte hartu bizikletan abilezia lantzeko tailerrean, EMAren baitako jardueran

18.09.14
Ingurumena

Hogeita hamar neskato mutilek parte hartu zuten atzo bizikletan abilezia hartu eta lantzeko teknikak ikasteko tailerrean, Europako Mugikortasunaren Astean. Taldea San Pelaio parkean atondutako zirkuituan parte hartzeko bizikleta eta buru babesgarriaz joan zen, ariketak segurtasunez egin ahal izateko. Igor Astarloa, Pedro Horrillo eta Aitor Hernández txirrindulari ermuarrak bertan egon eta zirkuitua zuzen eta egokiro bete zuten gaztetxoei nola egin behar zuten erakusteko. Txirrindulari profesionalek aholkuak eta trikimailuen berri eman zizkioten gazteei. Euria bota zuen arren jarduera aurreikusi bezala gauzatu zen, nahiz eta etenaldi bat edo beste egin behar izan ekaitza gogor jo zuen uneetan. Jarduera Ermuko Txirrindulari elkarteak antolatu zuen, Alberto Lasuenen lankidetza apartarekin, eta Herritarren Segurtasun alorreko udaltzain agenteak lankide izanik.

Herritarren Segurtasun alorreko buruak ekitaldiari hasiera eman eta Europako Mugikortasunaren Asteko helburu eta filosofia azaldu zuen modu laburrean. Jarduera 8 urtetik aurrerako gaztetxoentzat pentsatua zegoen. Partaideek bizikletaz ibilbidea egin behar zuten zirkuituan barne, bide segurtasuneko seinaleak betez. Partaideek buru-babesgarria soinean eduki behar zuten edozelako bidean derrigorrezkoa baita 16 urtera bitarteko txirrindulari ororentzat.

Datorren asteko asteartera artean hainbat ekintza gehiago

  • Irailak 19, ostirala:
    • Oinez Eskolara. Eskolabarri ikastetxera kideek oinez igoko dira. Goizeko 8:45tik 9:15ra bitartean.
    • Bide segurtasunari buruzko marrazkien tailerra, 8 urtera bitarteko umeentzat. Parte hartzaileek heldu batekin joan beharko dira. San Pelaio plazan, arratseko 5etatik 7etara.
  • Irailak 22, astelehena:
    • Ibilaldi zikloturista herriko kaleetan zehar. Orbe kardinalaren plazan arratseko 7etatik aurrera.

Zerikusia duten albisteak

Lotutako albisteak

Imagen
08.07.25
Euskadin tigre-eltxoa zaintzeko eta detektatzeko programa aktibatu da

Ermuan intsektuaren arrautza oso gutxi aurkitu dira, baina lagundu egin behar dugu eta ez dugu ura pilatzen utzi behar
Imagen
09.06.25
Ermuko Klima eta Energia Plana osatzeko bilera irekia

Informazio eta parte-hartze saioa astearte honetan, ekainak 10, izango da 18:30ean Lobiano Kultur Gunean
Imagen
29.05.25