'Berto Romero sigue con nosotros' ikuskizuna Ermua Antzokian ikusgai

24.09.14
Ermua Antzokia

Alberto Romero Tomás (Cardona herria, Katalunia), Berto Romero izenaz -edo ‘Berto’ soilik- aski ezagunagoa dena umorista, gidoilaria eta aktorea da. El Cansancio konpainia sortu zuten kide da eta ''El Terrat'' izeneko produktora zuzentzen duen taldekoa baita ere. Telebistan umorezko hainbat programatan parte hartu du, baita irratsaio zenbaitetan ere eta ''Público'' egunkariko zutabegilea izanda. Ostiralean Ermua Antzokian izango dugu ‘Berto Romero sigue con nosotros’ titulua daraman azken ikuskizuna aurkezteko, gaueko hamarrak eta laurdenetan. Sarrera bakoitzak 15 euro balio ditu eta jada eskuragarri daude aurrez aldeko salmentan Kutxabank entitatearen orotariko kutxazainetan eta bere webgunean. Eta baita Lobiano Kulturgunean, astelehenetik ostiralera goizeko 9etatik gaueko 9etara bitartean, edo emanaldia hasi artean Antzokiko takilan bertan. Sarrera oso gutxi geratzen da.

Sinopsia

Zurrumurrua egia zen. Berto Romero une korapilatsuan zegoen. Ospeak gainditu egin zuen; fisikoaren kontura txikitatik izandako traumak eta familiarekin izandako harreman korapilatsuak noraezean ibiltzera eraman dute. Argi esateko, Berto ez dago ondo.

Baina Berto Romero bueltatu egin da. Antzerkira bueltatu da ikuskizun berri batekin. Orain aita arduratsu bat da, komiko errespetatua, eta heldutasunera iristen ari dena. Berrogei urteak gain-gainean ditu, hainbat gauza garrantzitsu ikasi dituela pentsatzen du, eta gurekin konpartitu nahi ditu; iraganean zituen konplexu eta traumak gainditu dituenean, badirudi beste batzuk sortzen ari zaizkiola…

Umorez beteriko saio bat da, eta beti bezala abesten, dantzatzen eta bere bizitza eta besteena azaldu nahian jarraitzen du umoregile kataluniarrak. Berto gure artean jarraitzen du, hots ‘Sigue con nosotros’.

Lotutako albisteak

Imagen
02.12.25
Ermua Antzokiak aurtengo lau estreinaldi eskainiko ditu

Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.
Imagen
01.12.25
Ermua Antzokiak eta Lobianok 19 ikuskizun eskainiko dituzte datorren urtarriletik maiatzera bitartean

Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu
Imagen
26.11.25
‘Tanttaka'k bizitzaren zailtasunen inguruko endredozko komedia aurkeztuko Antzokian

‘Badakizu plastikozko loreak ez direla inoiz bizi izan, ezta?', antzelana, ostiralean 20:30ean