Gaztela eta Leoneko elkartearen hogeita hamabigarren kultur eta kirol astea
Ermuan dugun Gaztela eta Leoneko elkarteak hasiera emango dio kultur eta kirol asteari, zeinak aurten XXXII. edizioa betetzen duen. Edizioa gaur arratsean zabalduko da, Udaletxeko mastan lurraldeko bandera zintzilikatu eta gero. Antolatzaileek aste bete iraungo duen programa zabala prestatu dute. Aurten, laugarren urtez jarraian programaren barne Erdi Aroko V. Merkatua antolatu da. Erdi Aroko Merkatu handi hori iazkoan bezala San Pelaio auzoan eta parkean kokatuko da, asteburu honetan. Merkatua urriaren 3ko ostiralean irekiko da arratsaldeko seietan eta igande gaueko hamarretan itxiko.
Erdi Aroko bosgarren Merkatu erraldoi horrek ostiraletik igande iluntzera bitartean gauzatuko den programa propio eta zabala izango du. Merkatua herriko San Pelaio parkean jarriko da eta berrogeita hamar postu inguru izango ditu. Bertan artisauak, txoko arabiarra, musika, tailerrak, gaztetxoentzako txokoa, jolas eta txapelketak, antzezpen eta emanaldiak izanik larunbat eta igande gauean.
Irailaren 28ko igandean astean zehar ikusgai izan ditugun bi erakusketa itxiko dira. Lehena, Mugartea taldearen pintura erakusketa, non pintura horien ardatz edo gai nagusia Gaztela eta Leoneko Erkidegoa diren. Eta bestea, Marisa Ruizek gurutze-puntuan egindako lanak. Biak Lobianon daude.
Programak datorren astean aurrera jarraituko du, hainbat jarduera prestatu baitira. Irailaren 29ko asteartean gaztetxoek pintura lehiaketa izango dute Patakonia kaleko egoitzan bertan. Parte hartzen duten guztiek oroigarri bana jasoko dute. Asteazkenean, joku eta jolasei hasiera emango zaie. Ostegunean, Caritas elkarteko kiden Esther Barredok hitzaldia emango du, elkartearen lanari buruz hitz egiteko. Ostiralean, alkateak erdi aroko merkatua irekiko du, arratsaldeko zazpietatik aurrera. Azkenik, larunbat arratsaldean Merino Memorialaren lasterketa jokatuko da, zeinak aurtengoan bere hogeita zazpigarren edizioa beteko duen.
Lotutako albisteak
Lau hilabete iraungo du, martxora arte, eta inskripzioak zabalik daude
‘Led Silhouette’ eta M. Morauren lana, ostiral honetan 20:30ean
Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.