Herriko pilotaren eta pilotarien I. jaialdi eta topaketa
Ehun pertsona baino gehiago bilduko dira bihar –urriaren 11n- Ermuko pilotarien I. jaialdi eta topaketan. Horretara esku pilotan, pala, zestan nahiz erraketa modalitateetan profesional, amateur edo afizionatu mailan partida ofizialak jokatu dituzte pilotari ezberdinetako hainbat belaunaldi bilduko dira. Eta baita Pilota Taldean buru-belarri lanean aritu ziren Zuzendaritza Batzorde ezberdinetako kide eta lagunak ere. Pertsona guzti horiek pilotak Ermuan bizi izandako garai gozoen protagonistak eta lekuko bizia eratzen dute. Ermua hiria eta ermuarrak garrantzitsuak izan baitziren XIX. Eta XX. Mendean, profesional gisa jardun eta ospe handia lortu baitzuten estatuan eta nazioartean. Maila xumeago batean, gogoratu behar, Ermua herrien artean jokatzen zen txapelketan emaitzarik eta garaipenik gehien duena dela.
Ekimenaren bultzatzaile Pedro Bildosola da beste hainbat lagunekin batera, eta horrekin pilotariak omendu nahi dira eta, zaleen artean, kontzientzia piztea, Pilota Taldea berriz abian jartzeko, bizi dugun garaiei egokituriko pertsona eta idei berriekin.
Pilotariek hitzordua dute eguerdiko ordu batean Outomuro kafetegian. Bertako Jesusek pintxo eta txakolin dastaketa emango die. Ondoren Orbe Kardinalaren plazara joango dira taldearen argazkiak ateratzera, frontoian nahiz plazako kioskoan. Segidan Alex Solozabalek zestako proba egingo du, jarraian Batzokira joateko. Bertako frontoian eta animatzen direnek barruseko partida herrikoi jokatuko dute, ondoren elkarrekin bapo bazkaltzeko.
Figura ermuarrak asko izan dira eta inor ahantzi edo ez aipatzea desegokia litzatekeenez, deialdiarekin bat argitaratu den izen-sorta eta zerrenda uzten dizuegu pdf formatuan, bertan 120 izen baino gehiago jasota baitaude.
Lotutako albisteak
Lau hilabete iraungo du, martxora arte, eta inskripzioak zabalik daude
‘Led Silhouette’ eta M. Morauren lana, ostiral honetan 20:30ean
Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.