ESLE elkarteak eta Izarra Centrek bi urterako lankidetza hitzarmena sinatuko dute
Euskadiko Software Libreko Enpresen Elkarteak (ESLEk) eta Izarra Centrek lankidetza hitzarmena sinatuko dute sinergiak batu eta koordinazioan lan egiteko, bakoitzaren helburuak, eta batez ere horiek bat datozenean, betetzeko xedez. Lankidetzaren lan ildoak oinarri teknologikoa duten enpresak eta berrikuntza irekia (open innovation) garatzeko estrategiak sustatzean datza, Izarra Centre azpiegiturak bertan dauden enpresek zerbitzura duen zuzkidura teknologiko eta berritzaileak indartu eta baloratzea. ESLE eta Izarra Centreren arteko hitzarmenak bi urtez luzatuko da eta, bi alderdiek ados eginik, luzagarria izan daiteke etorkizunean.
ESLE elkartea 2005eko udazkenean eratu zen. Irabazi asmorik gabeko elkartea da, eta Gasteizen du egoitza. Euskadiko hemeretzi enpresa aritu ziren ESLE sortzeko hastapenetako lanetan. Enpresa horiek guztiek software librea eta iturburu irekia dituzte beren negozio-ereduaren oinarri, eta lan-eremu zabala hartzen dute aintzat: softwareak eratzetik hasi eta hainbat zerbitzu ezartzera eta eskaintzera bitarte. Elkarteak, honenbestez, partaide dituen enpresen konpromisoarekin bat egiten du: software librea gizartearen zoko guztietara bultzatzea eta zabaltzea, eta, batez ere, Elkarteak baliagarritzat duen negozio-eredu bat sustatzea ekonomian —ondorio ekonomikoengatik— eta administrazioan —ondorio sozialengatik—. Informazioaren gizarte berriak gero eta jakintza-beharrizan handiagoak dituela ohartuta, horiei erantzun nahi die elkarteak, enpresen eta gizartearen eskura jakintza hori jarriz. Software libreak berritzailea eta lehiakorra izateko bidea zabaltzen die gure enpresei, eta aukera ematen die jakintzaren gizarteko ekonomian aurrera egiteko.
Izarra Centre eraikina Promosa udal sozietate publikoak bultzatu eta eraiki du. Promosa Ermuko Udalaren sozietate bat da eta sozietate horren helburua udalerriaren garapen ekonomikorako tresna bat izatea da, azterketaren eta diseinuaren bidez eta sustapen ekonomikoak, higiezinen alorrekoak, teknologikoak eta abar gauzatuz, herria eta gizartea bera ekonomikoki hobera egin dezan.
Alderdien arteko konpromisoa
Hitzarmenaren helburua elkarlanean jardutea da, sinergia eta ahaleginak batzea kooperazioan oinarrurik, IKT eta teknologia berrien inguruko jarduera, ekitaldi eta kongresuak nahiz “open innovation” estrategiak eta abar zabaldu eta ezagutzera emanez. Eta Izarra Centre eraikina eta bere prestakuntza eta punta-puntako hornidura teknologikoa zabaldu eta ezagutzera ematea. Elkarlana areagotuko dute “open innovation” estrategiaren programak garatzeko.
Izarra Centrek aretoak eta beharrezko azpiegitura teknologikoak utziko ditu ESLEren esku honek oinarri teknologikodun enpresentzat antolatzen dituen jardunaldi eta ekitaldiak egin ditzan. Horrez gain, bere sare eta webgunean bien artean adosturiko eta interesgarritzat jotako ESLEren jarduerak iragarri eta ezagutzera emango ditu.
ESLEk bere aldetik Izarra Centrerekin duen lankidetza hitzarmena ezagutzera emango du, bere webgunean eta eduki digitaletan –banner deritzanak eta estekak erabiliz- jaso eta zabalduz. Eta atea irekiko du hiriko Udalak edo bere udal sozietateak edo autonomiadun erakundeak Izarra Centre ezagutzera emateko merkataritza standnak jar ditzaten ESLEk antolatzen dituen ekitaldi eta jarduera publikoetan. Azkenik, elkartekide direnen artean ezagutzera emango du Izarra Centren gauzatzen dituen jarduerak.
Lotutako albisteak

Gai horiek jorratuko dira ekainaren 11 eta 12ko Ermua TalenTIC 2025 jardunaldietan, Izarra Centre-n

Enplegu-agentzia da irtenbidea; doako bitartekaritza-zerbitzua da, zeina hobetu egin duen

Kualifikaturik dauden pertsonentzako programa, enplegurako bi ibilbide dituena