Kostaldearen Ekosistemak gainditu egin du ikasle ermuarrek egindako azterketa

28.10.14
Hezkuntza

Kostaldeko ekosistema egoera txukun eta nahiko onean dago, Azterkosta 2014 ekimenean parte hartu duten bost ikastetxeetako ikasle ermuarrek pasa den ostiralean egindako landa lan eta azterketaren arabera, Ingurumen Heziketarako udal Eskola eta Tailerrean. Programaren koordinadore eta ingurumen aholkulari den Isabel Prietoren esanetan. “Kalitatea eta kontserbazioa nahikoa ona da, azken urteotan hobetzen doalarik urterik urte” esan baitigu.

2014ko Azterkosta ekimenak eguraldi ona izan du -goizean fresko baina egunak aurrera egin ahala epeldu eta berotu egin baitu- eta partaidetza altuena izan dira ezaugarri nagusiak. Ediziorako galdetegi eta materialak egokitu egin dira. Hainbat esperimentu gauzatu dira, ikasleei gehien gustatu zainenak. Hainbat parametro kontsideratu eta neurtu dira itsasoko ura oinarri harturik: uhertasuna, nitrato eta fosfatoen kopurua edo uretan dagoen oxigeno maila, besteak beste.

Kostaldearen egoera zein den aztertuz, animaliak eta landareak identifikatuz, kostaldeko ekosistema bizirik dugula erakutsi digu, horren artapen edo kontserbazio gero eta hobea delarik.

Ia 200 partaide Azterkosta 2014an: 185 ikasle eta 10 irakaslek hartu dute parte

Talde parte-hartzaileek landa lana egitean ingurunearekin harremanetan jartzen dira, hori xehetasunez aztertuz eta galdetegi bat beteaz, non taldeari egokitutako itsas ertzeko zatiaren ezaugarri orokorrak jaso duten, bertan bizi diren organismoen eta izan daitezkeen arazoak agerraraziz.

Aurtengo edizioan izandako gorabeheraren artean, aipatu behar dugu Urko Aristi kazetaria Santiagoko hondartzan izan dela unitate eta ekipo batekin ikasle ermuarren jarduerak grabatzen. Irudi horien laburpena urriaren 24ko ostiralean bertan emititu ziren bazkalondoko eta iluntzeko ‘eguraldia’ saioetan. Material hori ikusi ahal izan dezazuen lotura egin eta lasterbidea uzten dizuegu. Andoni Aizpuruaren emanaldian ermuarren irudian zazpigarren minututik hasi eta ondorengo hogeita hamasei segundutan ikus daitezke.

Ikastetxe parte hartzaileek: LH Ongarai CEP, Eskolabarri, LH San Lorenzo, San Pelayo eta Anaitasuna Ikastola

Animaliak identifikatzeko lanak zirrara pisten dute ikasle gazteen artean, asko gustatzen baitzaiei. Aurtengoan, besteak beste, olagarroak, anemonak, hainbat itsas izar, belakiak, lapak, ermitauak, aurkitu eta identifikatu ditugu.

Udalerrian ditugun Lehen Hezkuntzako ikastetxe guztiek parte hartu dute: LH Ongarai CEP, Eskolabarri, LH San Lorenzo, San Pelayo eta Anaitasuna Ikastola.

Landa lana egitera Debako hondartzara joan aurreko asteetan zehar eta Ingurugiroko Heziketa tailerren barne, kostaldeko ekosistema lantzen jardun dute, animali, landare eta oinarri geologikoaren artean dagoen harremanak aztertuz.

Gure bizimoduak kostaldeari nola eragiten dioen ikusteko aukera emanen digu; ibaira egiten ditugun isurketak, animali eta landareekiko presioak, eta abar aztertuta.

Lotutako albisteak

Imagen
Taldeko argazkia, Ermuko Haurren Kontseilua 2024/2025 | Consejo de la Infancia de Ermua 2024/2025, foto de grupo
07.05.25
Txakur-kakarik gabeko Ermua aldarrikatu du Haurren Kontseiluak

Parte hartu duten haurrek herritarrak kontzientziatzeko ibilaldi batekin amaitu dute aurtengo erronka
Imagen
Ermuko Haurren Kontseiluaren aldarrikapen ibilaldiaren kartela | Cartel de la caminata reivindicativa del Consejo de la Infancia de Ermua
30.04.25
"Zure txakurra gustatzen zaigu, bere kaka ez!"

Haurren Kontseiluak aldarrikapen ibilaldia antolatu du datorren maiatzaren 7rako, asteazkena
Imagen
24.04.25
Ermua-Mallabiko OLHUIk ate irekien jardunaldiak iragarri ditu

Apirilaren 29an eta maiatzaren 7an egingo, arratsaldeko eta goizeko ordutegian, hurrenez hurren