Hilerria zabalik egongo da Domu Santurako eta zerbitzu bereziak kordinatuko
Domu Santu eguna ospatzen ohi dugu urtero azaroaren 1ean, jai egun dugularik eta tradizio katolikoari jarraiki santu guztien –ezagun eta ezezagunen- ohorez eta horiek gogoan hartzeko eguna, Urbano IV Aita Santuak hartutako erabakiari jarraiki. Espainian eta mundu zabaleko beste hainbat lekutan tradizioz hildakoen memoria ondratzera erabiltzen dugu. Asteburu honetan hildakoak gurtuko ditugu. Larunbatean Domu Santu eguna izango eta Arimena igandean. Tradizio katolikoari jarraiki hildako senideak bisitatzera joaten ohi gara kanposantuetara, loreak eraman eta otoitz egitera. Tradizioak bere ukitu gastronomikoa ere badu eta, egunotan gozo bereziak ere jaten ohi dira lekua askotan.
Domu Santu eguna
Gure udalak obra lantaldeko lankideak eta Udaltzainak eskainiko dituzten zerbitzu bereziak koordinatu ditu, pertsona ugari izango baitira Pagorben dugun hilerriraino hurbilduko direnak. Agerikoa denez kanposantua hirigunetik kanpo dugu, Ermua eta Trabakua gaina lotzen dituen BI-2301 errepidearen albo batean eta horregatik bertaratzeko askok ibilgailua erabiliko dugu. Hori horrela, udaltzain agenteak bertan izango dira sartu eta irteerak erregulatzeko eta Vialbeko zabaldegian prestatuko diren aparkalekuak koordinatzeko, larunbat eta igandeko goizetik eguerdira bitarean.
Biharko ostiraklean eta azaroaren 1 eta 2an hilerria goizeko 9etatik iluntzeko 8ak bitartean mantenduko da zabalik. Udal Lantaldeko lankideek, arduratuko dira hilerriaz eta hori zabalik izanen dute goizeko 9etatik iluntzeko 8ak bitartean. Horrez gain, ehorzle lankidea bertan izango da goizez 10etatik eguerdiko ordu 1etara bitartean eta arratsaldez 3etatik 5etara bitartean, bisitariek eskatzen dioten laguntza emateko -hilobien kokapena bilatu, eskailerak utzi, eta abar-. Larunbatean ere bertan izango da, instalakuntza txukuntzen eta garbitzen goizeko 8 eta erdietatik 10 eta erditara bitartean. Azkenik, esan behar kanposantuko argiak piztuta mantenduko direla gaueko bederatzi eta erdiak arte.
Santixau Apostoluaren parrokiak hainbat ofizio programatu ditu astebururako. Larunbatean meza izango da eguerdiko hamabi eta erdietan eta igandean bi edukiko dituzte fededunek, haurrentzat hamaiketan eta bigarrena eguerdiko hamabi eta erdietan.
Lotutako albisteak
Lau hilabete iraungo du, martxora arte, eta inskripzioak zabalik daude
‘Led Silhouette’ eta M. Morauren lana, ostiral honetan 20:30ean
Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.