Dependentzia dutenei etxean bertan atenditzen ikasteko trebakuntza ikastaroa

03.11.14
Gizartea

Lan merkatura sartzeko laguntza behar dutenentzat eta egoera zailenean dauden herritarrentzat Udal Gizarte-ongizate sailak hainbat programa eta baliabide ditu, gizarte eta lan eremuan esku-hartze zerbitzuaren barne daudenak.

Helburu horiekin bat, dependentzia duten pertsonei etxean atenditzen ikasteko trebakuntza ematen ari da Izarra Zentroan. Trebakuntza eta enplegu bilaketa aktiboa sustatzeko helburuaz, herriko hamazazpi emakume ari dira ikastaro eta programa honen barne parte zuzena hartzen. Guztiak gizarte nahiz lan merkatuan txertatu ahal izateko ibilbideak jorratuz. Trebakuntza ikastaroak 67 ordu ditu, irailaren 29an hasi eta azaroaren 28an bukatuko dena.

Ikastaroaren jomugak ondorengoak dira:

  • Etxean zaintza egiteko kontutan hartu behar diren aspektu nagusien inguruko informazioa eta trebakuntza ematea.
  • Dependentzia egoera duten pertsonak zaintzean eman daitezkeen egoera ezberdinei aurre egiteko beharrezkoak diren estrategiez jabetzea.
  • Etxean eman daitezkeen zaintza teknika eta abileziatan ikasleak entrenatzea.

Ikastaroko edukia sei modulutan banatu dira, horietako bakoitzean aspektu teoriko eta jarduera praktikoak uztartzen direlarik. Ondorengo atalak dira:

  1. Zaintza lanak familian eta dependentzia egoeratan.
  2. Oinarrizko zaintzak etxebizitzan bertan: higiene eta osasunaren ataleko beharrak.
  3. Giza eta komunikazio gaitasunak, dependentzia duten pertsonak zaintzerakoan.
  4. Portaera-desorekak eta etxean eman daitezkeen egoera zailak maneiatzea.
  5. Zaintzailearen zereginak etxebizitzan.
  6. Enplegua bilatzen jarraitzeko motibazioa.

Trebakuntza erizaintza, soziologia eta medizina eremuetan eskarmentu handia duten profesionalen gain dago.

Lotutako albisteak

Imagen
18.07.25
Jarduera ugari izango dugu, jaien aurreko asteburuan

Egitarauak gustu guztietarako hamabost bat jarduera eskaintzen ditu
Imagen
18.07.25
‘Gatibu’ eta ‘Los Zigarros’ taldeek Santixauei hasiera emango diete

Taldeek kontzertua emango gaur eta bihar, hurrenez hurren, San Pelaion, 23:00etan hasita
Imagen
17.07.25
Dibertsioa eta giro ona nagusi, aurtengo ‘Uda Gazte Jolasak’ jardueran

Gogobetetze-inkestek parte-hartzaileen eta familien gustua islatzen dute. Gazteria Sailak datorren edizioan plazak gehitzeko lan egingo du