Orbe Kardinalaren eta San Martin plazen erreberberazioa neurtzeko lanak

11.11.14
Hirigintza

Udal bulego teknikoak aditzera eman duenez biharko egunean –azaroren 12an- enpresa batek Orbe Kardinalaren eta San Martin plazen erreberberazioa neurtzeko lanak egingo ditu, udalak herriko zarataren mapa prestatzeko egiten diharduen azterketaren baitan daudenak. Proba bakoitzeko horietan jaurtigairik gabeko tiroa botako da airera, instrumentu tekniko egokiekin erreberberazio denbora neurtu ahal izateko.

Hainbat proba egingo direnez –gutxienez bina- adierazitako plaza eta toki bakoitzean, horren berri zabaltzen dugu herritarrak jakinaren gainean egon zaitezten eta inor kezkatu edo beldurtu ez dadin eta, saiakera horiek testuinguruz kanpo uler ez daitezen. Herriko Udaltzainak abisatuta eta jakinaren gainean daude, egingo diren detonazio edo eztandak eta aurreikusitako lanak ezagutzen dituztelako.

Probak eta eztandak bi orduz gauzatuko dira, goizeko 9etan hasi eta 11etarako bukatuaz. Lehenik Orde Kardinalaren plazan egingo dira, ondoren san Martinekora pasatuz.

Lotutako albisteak

Imagen
06.03.26
Datorren astean tren geltokiko estalkia garbituko du ETSk

Lanak astelehen eta astearte gauean egingo dira, katenaria korronte elektrikorik gabe utzi behar delako
Imagen
05.03.26
Ongaraira doan igogailua zerbitzurik gabe bi egunez, mantentze eta konponketa lanetarako

Zerbitzuz kanpo egongo da, astelehen goizetik astearte arratsaldera arte
Imagen
02.03.26
Hirigintzak zabalik du Bide Berdearen proiektuari ekarpenak egiteko epea

Martxoaren 13ra arte ekarpenak@udalermua.net helbidera bidal daitezke