Eguberriko mahai apaingarrien hirugarren lehiaketa deitu du Ermuko AECCren tokiko batzordeak
Minbiziaren kontrako Esàiniako Elkartearen AECC delakoaren tokiko Batzarrean lanean dabiltzan herriko boluntarioek Eguberriko mahai apaingarrien bigarren lehiaketa deitu dute. Lehiaketa irekia denez gero, edozeinek har dezake parte. Izen-emateagatik ez da ezer ordaindu behar. Lehiaketan hiru lan onenak sarituko dira. Oinarrietan jasotakoaren arabera, parte hartzaile bakoitzak materialetan gehienez ere 12 euro gastatu ahal izango ditu eta ezin ditu 2 mahai apaingarri baino gehiago aurkeztu. Mahai apaingarria egiteko ezin izango da gorosti hostorik erabili, hori babestuta dagoen espeziea izateagatik. Horregatik, aipatutako espeziea erabiliz gero mahai apaingarria deskalifikatuta geratuko da. Anonimatua bermatzeko, parte hartzen duenari zenbaki bat emango da eta irabaziz gero erakutsi behar izango du saria hartzeko. Lehiaketan parte hartu nahi duten guztiek beren lanak aurkeztu beharko dituzte abenduaren 15ean eta 16an, goizeko 11etatik 1etara eta arratsaldeko 6etatik 8etara bitartean. Eta baita abenduren 17an baina goizeko ordutegian soilik. Honetarako bilduko den epaimahaiak lehiaketako sailkapena erabaki eta ezagutzera emango du, abenduaren 18ko ostegunean, arratsaldeko seietan.
Lehiaketara aurkeztutako lanak Lobianon erakutsiko dira abenduaren 19tik 20ra bitartean, goizeko 11etatik 1etara eta arratsaldeko 6etatik 8etara. Lehiaketara aurkezten eta ematen diren Eguberriko mahai apaingarriak saldu ahal izango dituzte elkartekoek AECCen onerako. Bildutako dirua urtean zehar elkarteak egiten dituen jarduerak finantzatzeko erabiliko da.
Jarraian, aurreko edizioen hainbat argazki uzten dizkizuegu.
Lotutako albisteak

Ostiralean Izarra Centren, 9: 30etatik 14:00etara gauzatuko den jardunaldian

Zure iritzia garrantzitsua da! Erantzun inkestari eta parte hartu saio irekietan

'Septiembre dice' emango zineklubean eta 'Kayara' gazteen saioan