Hogeita hiru dendek sari bila lehiatuko Gabon erakusleihoen herriko V. txapelketan

23.12.14
Gizartea

Hogeita hiru dendek parte hartuko Gabon erakusleihoen herriko V. lehiaketan. Izen ematea abenduaren 16ko egunean itxi zen. Izena eman dutenek jada apainduta dituzte beren erakusleihoak eta parte hartu izanaren adierazgarria. Hori horrela, herritarrok dendetatik pasa gaitezke lanak ikustera eta webgune honetan uzten dizuegun herri bozketan parte hartu eta gustukoena aukeratzera. Bozketa zabalik mantenduko dugu abenduaren 31ko gauerdira artean. Bozketan parte hartzen duten guztien artean, establezimenduek emandako produktu sorta zozketatuko da.

Bozkatzeko formulario

Bozkatzeko formulario ondo betetzeko argibideak:
  • Bete datu pertsonalak.
  • Gehien gustatzen zaizun erakusleihoa aukeratzeko hautatu beren eskerrean dagoen borobila.
  • Formularioaren beheko atalean Balioak gorde dioen botoia sakatu.

Lehiaketaren helburua merkatariek beren erakusleihoak apaindu eta jantzi ditzatela da datozen jaietan, Gabon giro handiago eta koloretsuagoa izan dezagun gure herrian. Hogeita hiru dendek izena eman dute herriko lehiaketa honen bosgarren edizioan.

Parte hartzaileek erakusleihoak jantzita eta prest eduki behar dituzte inskripzioa itxi eta biharamunetik datorren urteko urtarrilaren 6a bitartean. Egun horietan, erakusleihoek argiztatuta izan behar dute, gutxienez gaueko 10ak bitartean.

Epaimahaia establezimendu guztietatik pasako da, konposizio eta muntaiak baloratzeko. Kideak ondoko aspektuak baloratuko dituzte: kalitatea, konposizioa, irudi komertziala, produktuak aurkezteko modua, sormena, berrikuntza, eta abar… Lehiaketaren irabazleari sari moduan modernizazio proiektua gauzatzeko analisia egingo zaio, horretan lagunduz.

Lotutako albisteak

Imagen
22.01.26
Udan haur saharar bat etxean hartu nahi duzu?

Rio de Oro gobernuz kanpoko erakundeak gutxienez 5 familiaren bila dabil kanpaina honetarako
Imagen
21.01.26
Paloma San Basiliok ‘Dulcinea’ ikuskizuna aurkeztuko Ermua Antzokian

Ez dago sarrerarik eskuragarri, guztiak saldu direlako
Imagen
20.01.26
Antzokiak bi ekoizpen espainiar, azpitituludun eta animazio bana proiektatuko ditu aste honetan

‘Frontera’ eta ‘Rondallas’ dira programazioaren ardatz; zinelubean ‘Father, mother, sister, brother’ eta haurrentzako saioan ‘200% Wolf’ emango