Enplegutasuna hobetzea xede duen '@ktibatu' proiektua abian da
Enplegutasuna hobetzea xede duen ‘@ktibatu’ proiektua abian jarri udal Tokiko garapen alorrak CaixaBank entitatearen elkarlanean eta ‘La Caixa’ Obra Sozialaren finantzazio lagun izanik.
Enplegutasuna hobetzea xede duen ‘@ktibatu’ proiektua abian jartzeari begira udal Tokiko garapen alorrak CaixaBank entitatearekin lankidetza hitzarmena sinatu du, zeina Izarra enpresa Ekimen eta Formazio zentroan gauzatuko den. ‘La Caixa’ren obra sozialak 5.000 euroko diru-ekarpena egingo dio ‘@ktibatu’ proiektuari, hori udalak jarritakoari batuta, enplegutasuna hobetu eta aukera gehiago izatea helburu izango duten formaziorako jarduerak, taldeko saioak, enpresetan prospekzioak eta ekintzailetzakoak ahalbideratuko ditu. Jarduera horietan 15 pertsonek parte hartu ahal izango dute, horiek Tokiko Garapen alorreko teknikariek egingo dituzten elkarrizketa bidez hautatuak izango direlarik. Bi erakundeen artean sinaturiko hitzarmenari esker insertzio ibilbide osoa bete ahal izango dute herriko hamabost langabetuek. Proiektuarekin bat egin eta honi lagundu egingo dio Ermuko Merkatarien Elkarteak baita ere.
Tokiko Garapen alorrak hogei urte baino gehiago daramatza enplegutasuna hobetzeko proiektuak lantzen. ‘La Caixa’ Obra Sozialaren helburuen artean gizartean ditugun beharrei erantzuteko bakarrik edo elkarlanean obra benefiko eta sozialak gauzatzea dago; hori horrela ‘@ktibatu’ proiektuari elkarrekin heltzea erabaki dute. Horren bidez, 15 pertsonek lag8untza jaso eta enplegua lortzeko aukerak handituko dituztelarik, merkatua arakatzeko, formazioa eta orientazioa jasotzeko jardueretan oinarriturik.
Lankidetza hitzarmena sinatu dute Tokiko Garapen alorreko zinegotzi den José Luis Araujok eta CaixaBank entitatearen Bizkaia Ekialdeko Negozio eremuko Zuzendariak, Joseba Argoitiak. Sinadura ekitaldi horretan baita entitateak herriko Diputazio kalean duen bulegoko zuzendari, Igor Goienetxe, eta Tokiko Garapen Alorreko teknikari eta lankide Jesus Portugal ere izan dira.
Bi arduradunek azpimarratu dutenez, proiektuak partaideen ahalmen eta gaitasunak hobetzen lagunduko dute, “egungo hain lehiakor den lan-merkatura sartzeko aukera gehiago izan dezaten’. Horrez gain, Bezeroari Oinarrizko Arreta eskaintzeko prestakuntza ere emango diegu, Ermuko Merkatarien Elkartearekin batera. Parte hartu eta prozesua gainditzen duten guztiek lan-poltsa baten geratuko dira, zeina elkartearen kide diren establezimenduak edo ingurukoak prestaturiko langileez lanpostuak betetzeko izan dezaketen beharrari erantzuteko erabiliko den.
Hitzarmenean adostutakoaren arabera, proiektua Ermuan dugun Izarra Enpresa Ekimen eta Formazio zentroan gauzatuko da. Udala proiektu osoa kudeatuko du, hori gauzatzeko behar diren Giza Baliabideak nahiz logistikoak jarriko dituelarik.
Lotutako albisteak

Eskaerak irailaren 1etik aurrera aurkez daitezke eta laguntzek ia berrehun mila euroko zuzkidura dute

Ermuan eratu berri da eta Santa Ana auzoan dago

Irailetik aurrera, prestakuntza-, orientazio- eta ongizate-jardueren agenda edukiko du