'Minbiziaren kontrako Nazioarteko Eguna' gogoan, herrian hainbat jarduera

27.01.15
Gizartea

Minbiziaren Kontrako Espainiako Elkarteak (AECCk) gaixotasun horren kontrako Nazioarteko Eguna ospatuko datorren astean. Hain zuzen ere, otsailaren 4ko martitzenean. 2006az geroztik Minbiziaren Kontrako Nazioarteko Elkarteak egun horren ospakizun egitaraua koordinatzen du, Osasunaren Mundu Erakundearen laguntza eta parte-hartzeaz eta baita ere Minbiziaren Kontrako Espainiako Elkartearenaz, kide baita orain berrogeita hamar urte. AECCk hainbat jarduera gauzatzen ari da eta hirugarren urtez jarraian, Minbiziaren kontrako Foroa ikasten du, “Osoko ikuspegi bat” aldarrikatuz.

Urtero gaixotasunaren inguruan oinarrizkoa den mezu bat zabaltzeko eta indartzeko saiakera egiten da. Aurten azpimarratu duen leloa: "Minbizia: tratamendua eta arreta guztiontzat eta momentu guztietan" da. Mezuari ahalik eta indar gehiena emateko xedez, Minbiziaren kontrako laugarren Foroa eratu eta egingo da. Horretan nazioarteko eta estatuko kide esanguratsuek parte hartuko dute, esaterako, Tezer Kutluk eta Isabel Oriol, lehenala Minbiziaren kontrako Nazioarteko Elkartekoa (UICC) eta bigarrena estatuko AECCko elkartekoa. Xabier Gómez-Batiste, zaintza paliatiboen OMSko erduradunajk ere hitz egingo du. Foro hori Madrilen egingo da 4an eta gure herrian ikusi ahal izango dugu zortzi egun beranduago, AECC erakundeari esker. Hori horrela, otsailaren 11n gure herrian jardunaldi hori grabatua Lobianotik bertatik ikusi eta jarraitu ahal izango da, jarraian zuzenko mahaingurua egingo delarik, probintziako arduradun -AECCko Bizkaiko presidente, Gabriel Otalora, betako juntako kide María Garcia eta Mertxe Fernandez gaixoaren hitz eta testigantzarekin. Arratsaldeko 6tatik aurrera. Sarrera doan eta librea da, guztiontzat. Elkarteak programaren berri bidali digu eta guk lotura egin diogu zuei lasterbidez eskaintzeko.

Ermuan gauzatuko diren jarduerak ondorengoak dira:

  • Otsailaren 4an:
  • Mahaia informatiboa jarriko Osasun zentroaren sareran, minbiziaren inguruko informazioa, gaixotasunaren prebentzioa eta tratamenduaz, eta AECC elkarteak eskaintzen dituen laguntza programak ukitutako pertsonentzat nahiz beren familientzat.
  • Otsailaren 11n:
  • Minbiziaren kontrako IV. Foroan grabatutakoaren emanaldia eta jarraian zuzeneko mahai ingurua Lobianon. Parte hartuko dute: AECCko Bizkaiko presidente, Gabriel Otalora, betako juntako kide María Garcia eta Mertxe Fernandez gaixoa. Jendearentzat zabalik eta doan.

Lotutako albisteak

Imagen
14.06.24
Mugarteak aire zabaleko XXX. pintura lehiaketa antolatu du

Lehiaketa igande honetan, ekainaren 16an, izango da Ermuko kaleetan
Imagen
14.06.24
Ongaraik auzoko jaiak berreskuratu ditu ia lau hamarkadaren ostean

Bazkari herrikoia, musika eta txirrindulari erronka dira egitarauko protagonistak
Imagen
12.06.24
Aritzmendi pilotalekua berritzeko lanak hasi dira

Hormak margotuko dira eta aldageletako eta komunetako hainbat ate berrituko dira