’71 thrillerra eta ‘Las ovejas no pierden el tren’ komedia ikusgai Ermua Antzokiaa asteburuan
Ohiko zineklubak hasiera emango dio asteko zine programazioari. Otsegunean film a oso berezia ikusi ahal izango dugu, Andrei Zvyagintsev zuzendariaren ‘Leviatán’, Oscar saria jasotzeko izendaturik dagoen atzerriko onena bezala. Leviatán filmak izendapen piloa lortu ditu zinematografi sarietarako-, jada, Urrezko Globoa irabazi baitu ingelesez mintzatzen ez den filma onenarentzat, gidoi onena Canneseko Jaialdian, eta Zine Europarraren jaialdirako beste lau izendapen dituelarik. Leviatan tragikomedia ironikoa da, inteligentziaz beterikoa, gizon bakar batek aldez aurretik galduta duen guda epikoa kontatzen duena. Umorez, samurtasunez eta kaosaz baliatuz Kolya izeneko enpresari txiki herriko alkate ahalguztidunari aurre egiteko prest dago Kolyaren negozio, etxea eta lurra bereganatzeko. Leviatán zinematografikoki duen kalitateaz gain, hautsak harrotu ditu agintari errusiarrek gaurko Errusia modernoaren oinarriei eros egiten diela ulertu izan dutelako. Ostegun iluntzeko zortzi eta erdietan, jatorrizko bertsioan gaztelaniazko azpitituluekin.
Zine komertzialaren unea larunbatean iritsiko da, arratsaldeko zazpi eta erdietan lehen aldiz ’71 film ikusi ahal izango dugularik. Tentsiozko filma erakargarria da, Yann Demange zuzentzen duena. Esperientziarik gabeko soldadu britainiarrak unitatea galdu eta isolatua bakarrik geratzen da Belfast hiriko 1971eko iskanbiletan. Bizirauteko gau luze bati aurre egin beharko dio bakarrik. Indartsua eta hunkigarria. Erritmoz eta itoaldiz jositakoa, zinta britainiarrak maisutasunez uztartzen du gizonaren etengabeko ehiza eta ipar Irlandako gatazkaren mamia. ’71 filmak zine britainiarraren onenarentzako izendapena jaso du eta baita zine europarrean ere bai. Filma larunbat arratseko zazpi eta erdietan, igande gaueko 10etan eta astelehen iluntzeko zortzi eta erdietan ikusi ahal izango dugu.
Asteburuko bigarren proposamena, Las ovejas no pierden el tren izeneko komedia espainiar dibertigarria da, aktore sorta ona bildu dituena, esterako; Inma Cuesta,Raúl Arévalo, Candela Peña, Alberto San Juan, Irene Escolar, Kiti Mánver, eta abar… Hiru bikoteen gorabeherak dira korapilo honen ardatz elkarrizketa gozoak dituena, indar eta grazia handiko istorio korala, bizitzako gauza serioak umorez kontatzen dituena. Las ovejas no pierden el tren larunbat gaueko 10etan eta igande arratseko zazpi eta erdietan ikusi ahal izango dugu.
Haurrentzako emanaldian, igande arratseko 5etan Paddington titulukoa ikusi ahal izango dugu, familiarteko zine lan ona, animazioa eta errealitatea uztartzen dituena, lan harrigarria eratzeko. Inteligente, dibertigarri, amena, maitagarri eta distiratsua. Kritika bereziak dedikatu filma britainiar honi dizkion adjektibo eta epitetoen zerrenda luzea da. Dena den, horiek guztiak laburtzeko nahikoa da esatea 2014ko filma onenerako izendatua izan dela. Horren adierazten baitu bere kalitatea nora artekoa den.
Azkenik, gogoratzen dizuegu oraindik eskuragarri duzuela hileko bonoa Lobianon nahiz Antzokiaren takilan bertan. Otsailekoak 14,4 euro balio du eta horri esker, zine komertzialeko nahiz zineklubeko emanaldietara sartu ahal izango gara1,2 €uroko kostuan.
Argibide gehiagorako ikus Antzokiaren mikrositea.
Lotutako albisteak

Asteko karteldegian baita ‘La historia de Souleymane’ eta ‘Una noche en Zoopolis’ daude

Ermua Antzokian, ostiraleko 20:30 etan. Sarrerak 10 euro

"El segundo acto" eta "Misión Panda en África" ere ikusgai izango ditugu datozen egunetan