Izarraitzek 'Magnolias de acero' obra berrantzeztuko du Ermua Antzokian

12.02.15
Ermua Antzokia

Emakume afizionatuez soilik osaturiko Izarraitz antzerki talde ermuarrak Robert Harlingek idatzitako eleberrian oinarritzen den ''Magnolias de acero'' lana berrantzeztuko du aste honetan Ermua Antzokian. Emanaldia gaueko hamarrak eta laurdenetan hasiko da, Ermua Antzokian. Antzezpenak ordu eta hiru laurdeneko iraupena du. Sarrerek zortzi euro balio dute eta jada Kutxabank entitatearen orotariko kutxazainen sarearen, webgunearen, bidez erosi ditzakegu. Eta baita ere, Lobiano Kulturgunera bertara joanda. Zuzendaria Juan Carlos Colina da.

‘Magnolias de acero’ obra zinemara ere eraman izan da, autoreak berak egokitzapena egin zuelarik, luzemetraia Herbert Rossek zuzendu zuen eta bertara aktore oso ezagunak bilduz. Obra berezia da, konplexua eta Izarraitz taldeko kideentzat erronka berria. Antzezleak ondorengo emakumeak dira: Socorro Cebrián, Isi Gutiérrez, Asun Morales, Emi Castañeda, Mari Carmen Soria eta Tere Romero.

Sinopsia

Sei emakume guztiz ezberdin eta berezi Louisianako herri txiki batean bizi dira. Beldurrak eta itxaropenak dituzten emakumeak… ziztatzaileak, ironikoak, sineskorrak… baina lagunak betirako. Shelby badaezpadako osasuna duen emakume gazte bat da, ezkondu berri dago eta seme-alabarik ez edukitzeko gomendatu diote medikuek. Nolanahi ere seme-alabak izatea erabaki du eta emakume guztiak harrapatuko dituen ekaitza sortzen du erabaki horrek.

Dramatismoa  daukan komedia da honakoa, emakume hauen eguneroko bizitzaren isla.

Jarraian MP3 formatuan dagoen audioko artxiboa uzten dizuegu, zeina SER Eibar Irratiarena den. Horretan Juan Carlos Colina zuzendariak estreinua aurkezten eta obraren mamia kontatzen du.

Lotutako albisteak

Imagen
03.12.25
'Los perros' dantza ikuskizuna aurkeztuko Antzokian

‘Led Silhouette’ eta M. Morauren lana, ostiral honetan 20:30ean
Imagen
02.12.25
Ermua Antzokiak aurtengo lau estreinaldi eskainiko ditu

Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.
Imagen
01.12.25
Ermua Antzokiak eta Lobianok 19 ikuskizun eskainiko dituzte datorren urtarriletik maiatzera bitartean

Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu