Kaleak urbanizatzeko lanek hainbatean trafikoari eragingo diote

20.02.15
Hirigintza

Udal Bulego teknikoak aipatu kaleak urbanizatzeko obrak izango dituen eraginak aurreikusi eta plangintza batean zehaztu dituzte.

Eragin nagusiena motordun ibilgailuen trafikoak jasango du, oinezkoentzat pasoa bermatuta egongo baita obrak egiten direnean.

Obrak bost faseetan egitea aurreikusita dago, horietako bakoitzean trafikoarenganako eragina zein izango den aurreikusita eta zehaztuta dagoelarik. Eskema eta laburpena ondorengo hau da:

Lehen fasea. Zubiaurreko zatia. Lehen egunetik 18.era

Kale zatia itxi egin beharko da obra hasten den egunetik hasi eta bi aste eta erdian. Zati hori egiten diren afekzioei aurre egiteko hainbat neurri proposatu dira; zama-lanak Probalekun egitea eta norabide bikoitza mantentzea (jaietan egin legez). Baldespina Markesaren kalean errei bakarra egingo da hasieran, trafikoa pasa ahal izango delarik Kaltxangotik Baldespinarantz Eibarko norabidean. Aldi berean, fase honetan Abeletxeko kale berriaren zatiari ere ekingo zaio.

2. fasea. Probalekuko zatia. 18. egunetik 25era

Lan zatia txikia denez gero, aste batean egingo eta ez da beharrezkoa izango kalea ixtea.

3. Fasea. Baldespina Markesaren zatia. 25. egunetik 46ra

Baldepina Markesaren kaleko 8tik Izelaietako 16ra doan tartea. Abeletxetik Goienkalera doan zatia zabalik mantenduko da. Aurreikusten diren eraginei erantzuteko Komentukoa kalea erabiliko da, bai zamalanetarako bai eta hileta elizkizunak daudenerako. Hildakoaren kutxa dakarren autoa Probaleku eta Erdikokaletik sartu beharko da eliza ate aurreraino. Zati hau itxita mantenduko da hiru asteetan. Goienkale zabalik izango da.

4. fasea. Goienkaletik Abeletxe Egoitzara arteko zatia. 46. egunetik 53ra.

Goienkale aste batez itxiko da trafikoarentzat, egungo norabidearen kontrakoa erabilita kalearen 13. eraikinera arte sartu ahal izango dute gidariek. Karabixan behin-behineko irteera izango da. Karabixa kaletik Goienkaleko 13ra bitartean sartu ahal izango da zamalanak egiteko eta zaborra biltzeko. Aldi baterako izaeraz, aparkalekuen lerro bat (18 kotxeei dagozkiena) ezabatu egingo da, “cul de sac” deritzan zonaldea eta norabide bikoitza utzi ahal izateko.

5. Fasea. Obra zati txikiak. Obren 53. egunetik 60era.

Azken astean Abeletxe kalean utzitako zatiari helduko zaio, Baldespinaren Markesera iristea ahalbidetuko duena. Baita Baldespinatik Konbentukoara doan tartetxoa. Zati horiek egiteko ez da kalea itxi beharko.

Plangintza honetan aurreikusitako gorabehera nagusiei erantzuten da –premiazko sarrerak, zamalanak, zaborraren bilketa, eta abar. Gainerako eta egungo gorabehera txikiei zentzuari jarraituz erantzun beharko zaie planteatzen direnean.

Lotutako albisteak

Imagen
06.03.26
Datorren astean tren geltokiko estalkia garbituko du ETSk

Lanak astelehen eta astearte gauean egingo dira, katenaria korronte elektrikorik gabe utzi behar delako
Imagen
05.03.26
Ongaraira doan igogailua zerbitzurik gabe bi egunez, mantentze eta konponketa lanetarako

Zerbitzuz kanpo egongo da, astelehen goizetik astearte arratsaldera arte
Imagen
02.03.26
Hirigintzak zabalik du Bide Berdearen proiektuari ekarpenak egiteko epea

Martxoaren 13ra arte ekarpenak@udalermua.net helbidera bidal daitezke